Entzierroaren argazkien VII. nazioarteko lehiaketa – OINARRIAK

Entzierroaren argazkien VII. nazioarteko lehiaketa

Nafarroako kazetarien elkarteak Entzierroaren Argazkien Nazioarteko Lehiaketaren zazpigarren edizioa deitzen du, Iruñeko Udaleko Komunikazio zerbitzuan akreditazioa edukita entzierroaren berri ematen duten profesionalei zuzendurik. Lehiaketaren leloa Festaren esentzia da, eta haren bidez aitortu nahi zaizkio korrikalarien eta zezenen lasterketa honi bere tradizio eta edertasun estetiko handiak, betiere baloratuz hura kultura-ondare paregabea dela iruindarrontzat eta Nafarroako Foru Komunitate osoarentzat. Nafarroako kazetarien elkarteko Nazioarteko Prentsa Bulegoak akreditaturik dauden kazetari guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera.

[OINARRIAK]

LEHIAKETAREN GAIA

  • SANFERMINETAKO ENTZIERROA – Edertasun estetikoa korrikalarien eta zezenen lasterketan

PARTE-HARTZAILEAK

  • Bakarrik parte hartzen ahal dute akreditazioa duten argazkilariek. Akreditazioak Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako eta Teknologia Berrietako Alorraren Komunikazio Zerbitzuak ematen ditu.
  • Jarduera honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.

ARGAZKIAK

  • Argazkilariek adierazi beharko dute bidalitako argazkien egileak direla eta haien gaineko eskubide oro dutela.
  • 2016ko entzierroetan egindako argazkiak izan behar dute. Argitaratutako argazkiak izan daitezke.
  • Lehiaketaren gaiari lotu beharko zaizkio argazkiak. Lehiaketaren batzorde-antolatzaileak eskubidea du lanak onartu edo baztertzeko, lehiaketaren gaiari lotzen zaizkion ala ez kontuan hartuta.
  • Nafarroako kazetarien elkarteak irudiak ez manipulatzeko konpromisoa hartzen du.

ARGAZKIAK ITXURALDATZEKO TEKNIKAK

  • Irudiaren edukia ez da inolaz ere itxuraldatu behar. Prentsa-sektoreak gaur egun onartzen dituen estandarren araberako ukituak baino ezin dira egin, hala nola argitasuna, kontrastea, kolorea, gainesposizioa eta azpiesposizioa doitzea. Debeku da jatorrizko argazki digitalean beste inolako aldaketarik egitea.
  • Koadro edo hartualdi bakarreko argazkiak onartuko dira soilik. Argazki-muntaiak eta esposizio anitzekoak lehiaketatik kanpo geratuko dira. Ez dira onartuko erantsitako ertzak, hondoak edo bestelako efektuak dituzten argazkiak. Argazkiek ezin dute argazkilariaren izena erakutsi, ez eta agentziarena edota inolako argitalpenena ere.

ESKUBIDEAK/ Lanen lizentziak

  • Lehiaketa honetan parte hartzearen ondorioz, argazkien egileek honako eskubide hauek lagatzen dituzte:
1 SARITUTAKO ARGAZKIAK
  • Saritutako argazkien egileek argazkien gaineko eskubideak lagatzen dizkiete Nafarroako kazetarien elkarteari, inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik eduki gabe, elkarteak nahi beste alditan erabil ditzan argazkiak bere kontrolpeko jardueretan.
  • Baimen hori 10 urtekoa izanen da, epaimahaiaren epaia argitaratu eta hortik aitzina kontatuta. Argazkia argitaratzen bada, antolatzaileek beti adieraziko dute argazkiaren egilearen izena.
  • Elkarteak irudiak erabiltzen ahalko ditu bere argitalpenetan egileari baimena eskatu gabe, baldin eta adierazitako epearen barruan egiten badu.
2 SARITU GABEKO ARGAZKIAK
  • Lehiaketan parte hartzen duten gainerako argazkilariek argazkien gaineko eskubideak lagatzen dizkiete Nafarroako kazetarien elkarteari, inolako ordainsaririk jasotzeko eskubiderik eduki gabe, elkarteak argazkiak erakusketetan eta argitalpenetan –webguneak barne– zein lehiaketaren inguruko jarduerak sustatzeko erabil ditzan.
  • Argazkia argitaratzen bada, beti adieraziko da argazkiaren egilearen izena.

IRUDIAK NOLA AURKEZTU

  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere 3 lan aurkezten ahalko ditu lehiaketara.
  • Irudia euskarri bakarrean aurkeztu behar da:

Euskarri digitalean / cgutxieneko bereizmena 300 dip/ppp dutela eta JPG formatuan (kalitate altuan konprimatuak) edo TIFF formatuan, edozein kolore profilarekin eta irudiaren alderik txikiena gutxienez 40 cm-koa delarik. Fitxategi digitalak asociacion@periodistasdenavarra.es helbidera bidali beharko dira edo www.wetransfer.com erabilita.

  • Nahitaez adierazi behar dira egilearen datuak (izena, abizenak, telefonoa, NAN edo pasaporte zenbakia) eta argazkia entzierroaren zein tartetan egin den.

EPEAK

  • Argazkiak entregatzeko epea 2017ko otsailaren 1tik 2017ko maiatzaren 25era arte izando da.

LANAK ERAKUSTEA

  • Lehiaketaren antolatzaileek eta babesleek erakusketak prestatuko dituzte, egun desberdinetan, aurkeztutako lanetako batzuk aukeratuta. Irudiekin batera beti agertuko da egilearen izena.
  • Halaber, Nafarroako kazetarien elkarteak eta Nazioarteko Prentsa Bulegoak kudeatzen dituzten komunikabideen, webguneen eta sare sozialetako taldeen bitartez zabalduko dira irudiak.

BATZORDE-ANTOLATZAILEA

  • Nafarroako kazetarien elkarteko Zuzendaritza batzordeak izendatuko ditu batzorde-antolatzaileko kideak.

EPAIMAHAIA

  • Batzorde-antolatzaileak izendatuko du epaimahaia, eta argazkigintza, arte eta tauromakiarekin lotutako profesionalek osatuko dute.

SARIAK

  • Finalistak diren irudien astean, epaimahaiak irudi irabazlea hautatuko du, 1000 euroko saria jasoko duena eskudirutan. Eta 500 euroko saria bigarren saiskatuarentzako.
  • Entzierroaren tarte hauek ezarri dira:Los tramos determinados son los siguientes:
  1. San Domingo
  2. Udaletxe plaza
  3. Mercaderes/ bihurgunearen aurretik
  4. Mercaderes/ bihurgunea
  5. Estafeta/ lehenengo zatia
  6. Estafeta/ bigarren zatia
  7. Telefónica
  8. Kailejoiko jaitsiera
  9. Kailejoia
  10. Zezen Plaza
  • Sariak eman gabe gera daitezke. Lehiaketaren epaia apelaezina da. Batzorde-antolatzaileak eskumena dauka oinarrietan aurreikusi ez den ezein gertakizunen gainean ebazteko.
NAFARROAKO KAZETARIEN elkarteko Zuzendaritza batzordea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

19 − seventeen =

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies