SAN FERMIN 2017 AKREDITAZIOAK

Iruñeko Udalak 2017ko sanferminen berri emateko akreditazio-prozesua abiatu du

Aurten on-line aplikazio bat estreinatuko da, sistema hobetu eta komunikabideen zein profesional grafikoen eskakizunak bideratzeko

Iruñeko Udalak komunikabideek zein profesional grafikoek 2017ko sanferminen berri emateko akreditazio-prozesua abiatu du. Aurten sistema berri bat estreinatuko da, on-line aplikazio baten bidez. Hala, komunikabideek zuzenean akreditatu nahi dituzten pertsonen datuak sartu eta aldatu ditzakete, nahi beste aldiz, ekainaren 15era arte. Sistemara sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza beharrezkoak dira, eta horiek eskuratzeko aurrez SFacreditaciones@pamplona.es helbide elektronikora idatzi behar da.

Ekainaren 15ean, gauerdian, sistema itxiko da Udaleko komunikazio zerbitzuak jasotako eskabideak baloratu ahal izateko eta egiaztagiriak esleitzeko. Udalak hiru jardueretarako egiaztagiriak emango ditu: txupinazoa, Gaixoa ni eta festetako zortzi entzierroak. Iaz mundu osoko 115 komunikabidetako 400 profesional grafiko eta kazetari baino gehiago akreditatu ziren. Sanferminen berri ematera etorri ziren –bereziki entzierroen berri– 15 herrialdetako freelance argazkilariak, estatuko zein nazioarteko agentziak, hainbat herrialdetako egunkariak, irratiak, zine- eta telebista-ekoiztetxeak. Estatu Batuak, Argentina, Txina, Erresuma Batua, Eslovenia, Frantzia, Turkia, Txekiar Errepublika, Filipinak, Italia, Alemania, Suedia, Holanda, Kolonbia eta Espainia.

Egiaztagiriak uztailaren lehen egunetan banatuko dira Nazioarteko Prentsa Bulegoan. Bulego hori Iruñeko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Kazetarien Elkarteak elkarlanean abiatutako proiektua da, jaietan komunikabideek erreferentziazko gune bat edukitzea helburu duena. Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean kokatuta egongo da berriz ere.

Iaz bezala, eskabideekin batera akreditatuen segurtasunari buruzko erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko da, bai eta eskabidearen justifikazioa ere, garatuko den proiektuaren azalpen gisa.

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies