Ibilaldia Iruñeko harresietan zehar
Hondarribiko, Iruñeako eta Baionako Udalak elkartu egin dira POCTEFA proiektuaren barruan, kultur eta ondarearen alorreko zenbait ekimen ustiatzeko. Kultur turismoa turismo berritzailearen joera berria da.
Hondarribiko, Iruñeako eta Baionako Udalak elkartu egin dira POCTEFA proiektuaren barruan, kultur eta ondarearen alorreko zenbait ekimen ustiatzeko. Kultur turismoa turismo berritzailearen joera berria da.
Gaztelu enparantza hiriaren puntu garrantzitsuenetariko bat da. Bere izena, Luis Setatiak XIV.mendean bere muturretako batean eraikitako gaztelutik datorkio. Fernando Katolikoak agindutako beste eraikin batek ordezkatu zuen hau, baina hura ere lurrera bota zuten Iruñeko Zitadela eraikitzean. Dagoeneko XIV.mendean aisialdirako eremu bezala funtzionatzen zuen, gaur egun ere funtzio hori mantendu du. 1943tik enparantza gailentzen duen kioskoa hiriaren sinbolo nabarmen bihurtu da.
Azken urteotan, Nafarroa aukeratu da nazioko edo nazioarteko mailan ospe handia izan duten pelikulak filmatzeko. Zazpigarren artearen aurpegi ezagunak ikusi ditugu gurean, hala nola Oscar saria eskuratua duten Javier Bardem, Penélope Cruz, Imanol Arias, Cameron Díaz edo Martin Sheen, edota Espainiako panoramako aktore ugari, besteak beste Carmen Maura,Hugo Silva, Mario Casas, Clara Lago, Carmen Machi, Karra Elejalde edo Dani Rovira; horiek mapan kokatu dituzte Nafarroako leku enblematikoenetako batzuk film luze horiek izandako oihartzunari esker.
“Bazen behin gizon bat zeinaren izena eta lana mundu guztiak ezagutzen duen. Iparramerikar literato bat zen, Ernesto Hemingway izenekoa. 1953. urtean Literaturako Nobel Saria irabazi zuen eta zorigaiztoz hil zen 1961ean. Gizon honek, 1926an, “Festa” izeneko nobela bat argitaratu zuen. Nobelaren bigarrengo erdian aurreko urteko Iruñeko festak garatu zituen. Milaka irakurlek irakurrita, nobela honi esker San Fermin festak eta Nafarroako hiriburua mundu osoan zehar ospea lortu zuten”.
Gastronomia Nafarroako erakargarri nagusienetarikoa da. Ohiko zaporeak eskaintzen ditu betiko sukaldaritza mantentzen jakin izan dela eta. Nafar jatetxeek prestigio internazionala lortu dute sukaldaritza tradizionala eta berriaren arteko orekari esker, eta baita bere platerak egiteko erabiltzen diren lehengaien aberastasunari esker.