Nafarroa, ardo lurraldea
Nafarroak urtero Nafarroako sor-markako 84.218.523 kilo ardo ekoizten ditu, mota eta aldaera guztietako mahatsa barne hartuta. Nafarrek, logikoki, ez dute ardo guzti hori haiek bakarrik edaten, izan ere, batezbeste 190 kilo ardo baino gehiago egokituko litzaiekeelako nafar heldu bakoitzari. Egiatan, Nafarroak ekoizten duenaren %37 inguru esportatzen du atzerrira, Erresuma batua, Alemania, Txina, Suitza eta Holanda bezalako herrialdeetara hain zuzen ere.