All posts by OIP Navarra

Zinemaren Bidea

Azken urteotan, Nafarroa aukeratu da nazioko edo nazioarteko mailan ospe handia izan duten pelikulak filmatzeko. Zazpigarren artearen aurpegi ezagunak ikusi ditugu gurean, hala nola Oscar saria eskuratua duten Javier Bardem, Penélope Cruz, Imanol Arias, Cameron Díaz edo Martin Sheen, edota Espainiako panoramako aktore ugari, besteak beste Carmen Maura,Hugo Silva, Mario Casas, Clara Lago, Carmen Machi, Karra Elejalde edo Dani Rovira; horiek mapan kokatu dituzte Nafarroako leku enblematikoenetako batzuk film luze horiek izandako oihartzunari esker.

Hemingway-en oinatzen atzetik

“Bazen behin gizon bat zeinaren izena eta lana mundu guztiak ezagutzen duen. Iparramerikar literato bat zen, Ernesto Hemingway izenekoa. 1953. urtean Literaturako Nobel Saria irabazi zuen eta zorigaiztoz hil zen 1961ean. Gizon honek, 1926an, “Festa” izeneko nobela bat argitaratu zuen. Nobelaren bigarrengo erdian aurreko urteko Iruñeko festak garatu zituen. Milaka irakurlek irakurrita, nobela honi esker San Fermin festak eta Nafarroako hiriburua mundu osoan zehar ospea lortu zuten”.

Nafartar gastronomia

Gastronomia Nafarroako erakargarri nagusienetarikoa da. Ohiko zaporeak eskaintzen ditu betiko sukaldaritza mantentzen jakin izan dela eta. Nafar jatetxeek prestigio internazionala lortu dute sukaldaritza tradizionala eta berriaren arteko orekari esker, eta baita bere platerak egiteko erabiltzen diren lehengaien aberastasunari esker.

Nafarroa, ardo lurraldea

Nafarroak urtero Nafarroako sor-markako 84.218.523 kilo ardo ekoizten ditu, mota eta aldaera guztietako mahatsa barne hartuta. Nafarrek, logikoki, ez dute ardo guzti hori haiek bakarrik edaten, izan ere, batezbeste 190 kilo ardo baino gehiago egokituko litzaiekeelako nafar heldu bakoitzari. Egiatan, Nafarroak ekoizten duenaren %37 inguru esportatzen du atzerrira, Erresuma batua, Alemania, Txina, Suitza eta Holanda bezalako herrialdeetara hain zuzen ere.

No Thumbnail

Nafarroa zuri-gorriz

Uztailak 6aren 11.59ak dira. Plazan, momentu horretara iritsi arte egutegitik egunak ezabatzen egon den jendetza pilatuta dago. Balkoi udalbatzatik pertsona batek oihu egiten du “lesakarrok, ¡viva San Fermin!, gora San Fermin!”; suziriaren mukiari su ematen dio eta San Fermin jaiei hasiera ematen zaie. Lesakarrok baina? Ez al da ba iruindarrok?

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies