Eduki berriak euskaraz OIP-aren web orrialdean

2000 urtetik geroztik, OIP-ak San Ferminetan lan egiten duten kazetarien premiei erantzuteaz arduratzen da. Aurten web-orrialde berri bat estreinatzen dugu. Bertan gure jaiei buruzko informazio orokorra, kazetarientzako erabilgarriak diren edukiak, albisteak eta entzierroaren zaurituen berri ematen da. Aipatutako informazio hori gazteleraz eta ingeleraz ematen da, eta nobedade moduan, euskaraz gaineratu da.
Jarraian zerrendatzen diren atalei euskarazko edukiak gehitu zaie:
- Kazetarientzako informazio erabilgarria: kontaktu baliagarriak, Entzierroari buruzko informazioa, nola garatzen den, bere protagonistak, antolaketa, Entzierroa non ikusi, arautegia edo Entzierroa zifretan.
- Nafarroako eta Iruñeko ibilbideak: Iruñea Gune Historikoa, Iruñeko Harresiak, Hemingwayen oinatzen atzetik, Monumentuzko Nafarroa eta primerako Txokoak.
- +Nafarroa: Nafarroa zuri-gorriz, Nafarroa ardo lurraldea eta Nafarroa bere gastronomiaren bitartez.