Entzierroa: salatu eta lasterketa estaltzeko

Entzierroa arratsaldean toreatu beharreko zezenak Santo Domingoko ukuiluetatik zezen plazara eramateko premiaren ondorioz sortu zen.

Gazteek zezenen aurrean korrika egiten duten Entzierroa ez zen gaur egun ezagutzen dugunaren moduan hasi. Hasieran, XIX. mendeko hastapenean, zezenak zaldizko talde batzuen bidez zuzentzen ziren. Urteak aurrera egin ahala, harakinak batu zitzaien, gehiengo batean, eta XIX. mendearen bukaeran jada korrikalariek zuzendu zituzten. Une horretatik aurrera, entzierroa jaietako ekintzarik garrantzitsuenean bihurtu zen.

Uztailaren 7tik 14ra, goizeko 8etan, animalien gidatzea errepikatzen da
zezen plazaraino, bi puntuak bereizten dituzten 848,6 metroetan zehar. Alabaina, entzierroa ez da betidanik ordu horretan izan: 1924ra arte goizeko 6etan izan ziren, 1973ra arte 7etan eta 1974tik aurrera gaur egun diren orduan izan dira, goizeko 8etan.

Egunero korrika egiten duten zezenen bat ere ez du errepikatzen hurrengo egunean. Arratsaldero zezen plazan ospatzen diren korridak ganadutegi desberdinei dagokie. Guztira, zortzi ganadutegi dira, entzierro bakoitzeko bana.

Nola garatzen den

Entzierrilloa

Aurreko egunean, iluntzean, hurrengo egunean korrika egingo duten eta toreatuko diren sei zezenak Gas Ukuiluetatik, Iruñera ailegatzen direnetik egoten diren lekua, Santo Domingo Ukuiluetara lekualdatzen dira, entzierroaren hasiera puntua. Unaiek eta joaldunek lagunduta, bi ukuiluak bereizten dituzten 440 metroak egiten dituzte zezenek

Egunero 200 bat baimen ematen dira uztaileko 6tik 13ra iluntzean, 22:30 aldera, gertatzen diren entzierrilloak ikusi ahal izateko. Baimen hau Udaletxearen bitartez lortzen da jaiak hasi baino egun batzuk lehenago.

Sanferminen unerik xarmagarrienetarikoa da.

San Fermini kantika

1962tik geroztik, 7.55etan, entzierroa hasi baino pixka bat lehenago, gazteek, egunkaria eskutan, San Fermini kantika abesten dute korrikan bere babesa eskatzeko. Hiru aldiz abesten dute (7.55, 7.57 eta 7.59etan) santuaren argazkia duen horma-hobi baten aurrean Santo Domingo aldapan. Zezenak atseden hartzen duten ukuiluaren metro batzuetara dago eta lagunarteen zapiak dauzkan panel batekin apainduta dago.

Kantuak honela dio: “A San Fermín pedimos / por ser nuestro patrón / nos guíe en el encierro / dándonos su bendición. Entzun arren San Fermín / zu zaitugu patroi / zuzendu gure oinak / entzierro hontan otoi” eta “¡Viva San Fermín! Gora San Fermin! Oihuekin amaitzen da.

Suziri iragarleak

Lau dira bidean zain dauden korrikalariei ganaduaren irteeraz jakinarazten dieten suziriak. Lehendabizikoa ukuiluaren atetik jaurtitzen da San Cernin-en erlojuak 8ak puntuan ematen dituenean, ukuiluaren ateak ireki direla ohartaraziz. Bigarrengo suziria, leku berdinetik jaurtita, ukuilutik zezen guztiak irten direnean pizten da.

Hirugarrengo abisua zezen plazatik dator, zezen-talde guztia plazan sartu denean, eta laugarrena, taldea zezen-plazaren ukuiluetan dagoenean botatzen da.

Ibildidea: zatiak

Egungo Entzierroaren ibilbidea zazpi zatitan banatuta dago:

encierroplanog

  • Santo Domingo (280metro): ukuiluetatik Konsistorial Plazara doan zatia da. Aldapa handikoa da eta bertan, taldekatzeko joera hartzen dute zezenek. Zatirik azkarrena eta arriskutsuena da, zezenak indar handiarekin baitatoz.
  • Konsistorial Plaza- Merkaderes kalea (100 metro): zatirik zabalena da eta beraz, korrika egiteko hoberena. Gertakari gutxien jasotzen dituen zatia da.
  • Merkaderes kurba: merkaderes kalea eskuinerantz doan 90 graduko kurba batekin amaitzen da. Zezenak irristatu eta erori egiten ziren, baina ez labaingarria ipini zutenetik erorketa gutxiago ematen dira.
  • Estafeta kalea (304 metro): zatirik ospetsu eta jendetsuena da, korrikaldi ikusgarrienak eskaintzen oi dituelako. Zati honen beste berezitasun bat, korrikalarien ihesbide diren hesirik gabekoa dela da. Bitan banatzen da: Estafeta-Bajada de Javier, %2ko malda arina duena eta Bajada de Javier-Telefónica, zezen-taldea sakabanatzeko joera duen zatia.
  • Telefonica kurba (100 metro): zati honetan ibilbidea berriz zabaltzen da eta korrikaldi politenak eta arriskutsuenak jasotzen ditu. Zezen-taldea sakabanaturik oi dagoenez arriskuak korrikalariak mehatxatzen ditu.
  • Kailejoia (25 metro): Zezen Plazako sarrera da, beheranzko zatia. Pilaketa arriskua dela eta, zati honi beldurra izaten zaio. Orain urte batzuetatik, gazteak kailejoiean dauden katazuloetan (ihesbideak) babestu daitezke.
  • Zezen plaza: korrikalariak plazan sartzen dira eta zezenei pasatzen uzten diete, ukuiluetara ilaran sar daitezen. Gazteak erlaxatzen hasten dira baina arriskua ez da desagertzen azkeneko zezena plazatik ateratzen den arte.

Hesiak

Lehendabiziko aldiz 1776an jarri zen Entzierroaren ibilbidea mugatzeko eta dagoen segurtasun neurririk garrantzitsuena da. Ekainaren lehenengo egunetan, Aldaz Ramiro zurgindegiaren hiru langileek hesiak jartzen hasten dira. Ibilbidearen 848 metroetan zehar, 2.700 ohol, 900 zutoin, 40 ate eta 200 plaka metaliko (zenbait zatitan ikusleak hesietara igotzea galarazteko) eta 2400 falka edo ziri jartzen dituzte zutoinak bere zuloan ongi ahokatzeko. Egunero, beste 15 bat ohol prestatzen dira ibilbidearen zati desberdinetan, baten bat haustekotan.

Protagonistak

Zezen-taldea

Sei dira egunero korrika duten zezenak, bi joaldun talderekin batera. Lehendabiziko joaldun taldea, zortzi guztira, Entzierroaren zezenekin batera doa, 8:00etan. Bi minutu igaro ondoren, hiru joaldunek Santo Domingo aldapan atzean geratu diren zezenak lerrokatzen dituzte ibilbidearen bukaerara arte zuzenduz. Joaldunak, lepoan zintzarri bat eramateagatik eta beren mantsotasunarengatik ezagunak, taldea elkarrekin mantentzen eta zuzentzen dute eta ibilbidean zehar zezenek izan ditzaketen hutsegiteak saihesten ahalegintzen dira.

Korrikalariak

Entzierroaren ohiko korrikalariak sasoi betean daude. Burua esna dutela eta deskantsatuta doaz Entzierrora. Korrikalarien batezbesteko adina 28 urte ingurukoa da (nahiz 60 urteko beteranoak egon) eta Entzierroaren 848 metroen 100 batetan korrika egiten dute

Unaiak

Unaien lana korrikalari guztiek errespetatu behar dute. Unai talde batek, hamaika pertsonek osatuta, zeregin garrantzitsuena du: zezenak plazaraino zuzentzea ahalik eta azkarren eta garbien. Makila bat daramate zezenak xaxatzeko eta zezenen atzean jartzen dira beti.

Gainera, inork zezen-taldea ez distraitzearen zain egon behar dira. Oso erraz desberdintzen zaie, izan ere, berde iluneko poloa daramate “unaia” letrekin bizkarrean.

Bikoiztaileak

Irudi esklusiboa da Nafarroan. Behin zezenak plazan sartu direla, bikoiztailearen txanda ailegatzen da. Bere lana, esku batekin kapotea hartuta, zezenak ukuiluetara lehen bailen zuzentzea da. Modu honetan, zezen-plazan ezbeharrik ez gertatzea ziurtatzen da. Egun, lau dira lan honen ardura dutenak.

Antolaketa

Segurtasuna: polizia

160 bat polizia-agente, 120 Iruñeko Polizia Munizipalaren kide, Entzierroaren bitartean segurtasunaz arduratzen dira. Goizeko 4etatik aurrera, ibilbidetik pertsonak ateratzen hasten dira garbiketa-zerbitzuaren eta zurginen lana errazteko hesia jartzeko orduan. Bestalde, lehenengo hesian kokatuta dauden ikusleak mugiarazten dituzte, osasun-zerbitzuei, poliziari eta akreditazioak dituzten komunikabideei gordeta baitaude.

Halaber, Entzierroaren funtzionamendu egokirako, haien mozkorkeria dela eta, korrika egiteko gauza ez diren pertsonak ibilbidetik ateratzeaz arduratzen dira.

Sanitarios

Toki estrategikoetan kokatuta, 165en bat sanitario, bederatzi sorospen puntu eta 16 anbulantzia (7 konbentzionalak eta 9 medikalizatuak) ager daitekeen edozein ezbeharrei aurre egiteko prest daude.

Medikuez, Gurutze Gorriko sorosleez, DYA-ko boluntario eta baita suhiltzaileez gain, Iruñeko ospitaleetan osasun tresneria prest dago zaurituak jasotzeko.

Entzierroa non ikusi?

Entzierroa ikusteko milaka modu daude. Ezagunetako bat kalean, hesietatik, dohain ikustea da. Aldiz, arazorik gabe ikusi nahi bada, pare bat ordu lehenago lekua hartzea komeni da. Halaber, kontuan izan behar da ikusleei bigarrengo hesitura dagokiela eta lehendabizikoa osasun-zerbitzuei, poliziari eta akreditazioak dituzten komunikabideei gordeta dagoela.

Beste aukera bat Zezen Plazatik ikustea da. 6 euro inguru ordainduz, bi pantaila erraldoietan Entzierroa eta zezenen helduera plazara ikusi daiteke. Entzierroa bukatutakoan, bigantxa deslaiaz disfrutatu daiteke.

Estafeta kaleak ez du hesirik, baina bere balkoiek Entzierroaren oso ikuste interesgarria eskaintzen dute. Alokatu eta partekatu egiten dira, eta prezioan gosaria barne sartzen da.

Askorentzako, telebista eta irratia aukerarik onenetarikoak dira, Entzierroa zuzenean ematen dutelako. Horretaz, orain dela 29 urtez, RTVE arduratzen da.

Arautegia

Udal-ordenantzak

Entzierroa nola igaro behar den udal-ordenantza batek erregulatzen du. Entzierroan korrika egingo dutenek jarraitu behar dituzten arauak jasotzen ditu, baita arau hauek betetzen ez badira dagozkien zigorrak.

Gomendioak

  • Sarbidea: Entzierroan korrika egiteko, ibilbidean 7.30 baino lehen sartu behar da Konsistorial Plazaren ateetatik eta, bertan geratu behar da polizial barrerak ibilbidearen beste puntu batzuetara sartzea baimentzen duen arte. Ondoren, bakoitzak korrikaldia hasi nahi duen tokian kokatu behar du bere burua.7.30etatik aurrera, sarbideak itxi egiten dira eta irtetea debekatuta dago.
  • Zati arriskutsuak: zatirik arriskutsuena Zezen Plazaren Kailejoia da, bertan Entzierroan izan diren 14 harrapaketa hilgarrietatik 8 izan baitira. Santo Domingoko bukaerako zatiarekin batera, hiru hildakorekin.
  • Janzkera: entzierroan korrika egiteko arropa eta oinetako erosoak eraman behar dira. Korrikaldian molestatu ditzaketen edota beste korrikalari batzuen bizitza arriskuan jar ditzaketen fardelak eramatea debekatuta dago.
  • Zezen eta joaldunak: oso erraz desberdintzen dira. Joaldunak handiagoak, hezurtsuak eta zaharragoak dira, adarpuntak moztuta eta zintzarri bat daramate.

Debekuak

  1. 1. 18 urte baino gutxiago dituzten adingabekoei sarrera debekatuta dago, korrika egiteko edo parte hartzeko eskubidea baztertuz.
    2. Korrikaldia ongi joateko, arduradunek komenigarritzat hartzen dituzten polizial barrerak gainezkatzea.
    3. Berariaz debekatuak izan diren ibilbidearen lekuetan kokatzea.
    4. Zezenen irteera baino lehen, txokoetan, zoko itsuetan, atalondoetan edota establezimenduetan zain egotea.
    5. Ibilbidean dauden denden edo atalondoen ateak irekita izatea, jabeak eta errentariak arduradun izanik.
    6. Mozkortuta, drogen efektupean edota beste edozein forma ezegokitan ibilbidean egotea.
    7. Entzierroaren segurtasun eta ordenarako desegokiak diren objektuak eramatea (edozein motatako argazki edo bideo kamara barne hartuta).
    8. Korrikaldirako arropa edota oinetako desegokiak eramatea.
    9. Edozein modutan eta edozein arrazoirengatik zezenen arreta deitzea ibilbidean edo zezen plazan.
    10. Zezenenganantz edo beren atzean korrika egitea.
    11. Abelburuak heltzea, astintzea edota gaizki tratatzea. Baita beraien irteera edo sarrera oztopatzea txuliaketen bitartean.
    12. Ibilbidean gelditzea eta hesietan, barreretan edo atalondoetan geratzea, korrikaldia edo korrikalarien defentsa oztopatzen baldin bada.
    13. Argazkiak ateratzea kaletik edo barreretatik beharrezko baimenik gabe.
    14. Ibilbidearen espazio bertikal edo horizontalean oztopatu ditzaketen elementuak jartzea Udaletxeak baimendua ez bada.
    15. Entzierroaren garapen egokia oztopatzen duen beste edozein jokaera.
Entzierroa zifretan
  • Batezbesteko iraupena: 3m 55s.
  • Zezenaren abiadura: 24 km/h.
  • Entzierrorik luzeena: 30 minutu

Orain arte izan den entzierrorik luzeena 1959ko uztailak 11an izan zen: miura bat atzean geratu zen eta txakur batez baliatu behar izan zen zezenari hozka eginez ukuiluetara sartzea lortzeko. 1922tik, egungo Zezen Plazaren inaugurazioaren urtean, Entzierroa gaur egun ezagutzen dugun ibilbidetik doa. Lehenago, Nafarroako hiriburuaren beste zezentokien kokapena zela eta, abelburuek eta gazteek hiriaren beste puntu batzuetan korrika egiten zuten.

  • Entzierro zorigaiztokoena: 1947ko uztailak 10ean eta 1980ko uztailak 13an. Semillero (Urquijo) eta Antioquío (Guardiola), hurrenez hurren, bi gazte hil zituzten.
  • Korrikalari kopurua: normalean 2.000 eta ia 3.500 asteburuan.
  • Ganadutegi arriskutsuena: Guardiola Fantoni, hildako bat 1969an eta bi 1980an.
  • Zauritu kopurua urtero: 200 eta 300 artean. %3a soilik larritasunez.

One thought on “Entzierroa: salatu eta lasterketa estaltzeko”

  1. Pingback: Eduki berriak euskaraz OIP-aren web orrialdean – Oficina Internacional de Prensa de Navarra
  2. Trackback: Eduki berriak euskaraz OIP-aren web orrialdean – Oficina Internacional de Prensa de Navarra

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

8 + 3 =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies