Fuente Ymbro zezenek adarkadirk ez

Laugarren entzierroan ez dira zorigaitz larririk jazo, bakarrik bi gazteek hartu dute ospitalerako bidea kolpeak zirela eta. 12.urtez egin dute korrika Fuente Ymbro-tarrek Iruñan eta beren zintzo ospea bete dute gaur ere: lasai aritu izan dira beti adarrak astindu gabe.
Azkarra izan da gaurkoa, 2 minutu eta 18 segunduko lasterketa. Joaldunek hartu dute artaldearen burua Udaletxe Plazara ailegatu arte. Bertan, gazte bat gutxigatik ekidin ditu lehen zezenaren adarrak, lurretik altxa eta animaliaren aurpegia aurkitu baitu aurrez aurre. Ikara momentua izan da soilik, arin erretiratu baita adardunaren bidetik.
Merkaderes-etik aurrera entzierro berria. Bi zezen beltzek aurre hartu diete anaiei eta izu ohiuak handitu dituzte jendartean. Estafeta hasi bezain laster gazte bat harrapatu eta kamiseta zulatu diote ere bai, baina adarkada ematen zuenak, ikaraldia izan da soilik. Ukuilurako bidean eta lasterketa ia bukatuta zegoela zezen batek korrikalari bat lurreratu du berriz ere eta urduritasun oihartzun batek zeharkatu du zezen plaza. Zorionez, animaliak ez du gaztea sastatu.
Zauri larririk ez da egon baina kolpe eta erori aunitz gaurkoan. Taldea elkarrekin joan denez, gazteek zezen aurrea hartzeko ahalegina bultzaden artean egin behar izan dutelako. Bi zartada gogor izan dira soilik: gazte batek besoan hartu du kolpea eta besteak aurpegian. Hala ere, kolpe arinak izan dira. Korrikalari batek alta jaso du jada eta bestea etxera joateko esperoan dago ere bai.