Gaur Sanferminetako herri-kirolak hasi dira

Nafarroako hamar bat txapelketa, erakustaldi, proba eta sokatirako eta motozerrako lehiaketak sanferminetako herri-kirolen egitarauaren osagai dira. Herri-kirolen jaialdia astelehenean hasiko da, Foruen plazan, eta egunero 12:00etan izango da hitzordua, uztailaren 14a arte.
Aurten ere, sanferminetan ohikoa den herri-kirolekiko hitzordua Foruen plazan izango da. Bihar, astelehenean, jaialdia hasiko da: Nafarroako hamar bat txapelketa, hainbat diziplinatan, eta askotariko erakustaldi eta probak Sanferminetako motozerrako eta 4×4 sokatira mistoko lehiaketak ere hortxe izango dira. Jaialdia uztailaren 8tik 14ra izango da, eguerdiko 12:00etan.
Hasieran, lehenengo jardunaldiak trontza izango du ardatz. Hasteko, Nafarroako bi txapelketa antolatu dira modalitate horretan, lehen kategorian eta emakumeenean; eta, baita ere, trontza- eta aizkora-erakustaldia altueran, Patxi Larretxearen eskutik, eta abiadurako trontza-proba. Uztailaren 9an, asteartean, Motozerralarien XXI. San Fermin Saria izango da; eta bertan tamaina ezberdinetako mozketa-probak eta irudiak sortzekoak. Horrez gain, egun horretarako antolatu dira ingude-jasotzaileen txapelketa eta zama-jasotzaileena.
Uztailaren 10ean, asteazkenean, Nafarroako aizkorarien txapelketako hirugarren kategoriako kanporatze-proba izango da. Haurren egunarekin bat etorrita, herri-kirolek harrobiarengan jarriko dute begirada: kadete-kategoriako Nafarroako trontzalarien txapelketa egongo da, eta kimu-kategoriako proba konbinatuen erakustaldia. Uztailaren 11n, are herri-kirol gehiago Foruen plazan; Nafarroako txinga-erute txapelketak izango dira, gizonen eta emakumeen kategorian, aizkora-erakustaldia, kana-enborrez eta zutikakoa, eta Aimar Irigoyen harri-jasotzailearen erakustaldia. Uztailaren 12an, 4 x 4 Sokatira Mistoko San Fermin Txapelketari emango zaio hasiera. Horren ondoren, bi erakustaldi izango dira: aizkolari emakumeena, eta Kañamares anaiena, zeinek taulak egiten eta enborrak aitzurraz mozten zeinen trebeak diren erakutsiko baitute.
Asteburuari begira, jaien azken bi egunetarako, norgehiagoka, Nafarroako txapelketa eta erakustaldi gehiago daude aurreikusita. Uztailaren 13an, larunbatean, Nafarroako harri-jasotzaileen txapelketa dago programaturik, zama-jaurtitzaileen erakustaldia eta motozerrena, zeinean egurrezko zenbait figura egingo baitira. Eta azkenik, sanferminetako herri-kirolen programazioari buru emateko, uztailaren 14an, igandearekin, hauek prestatu dira: Nafarroako aizkolarien binakako txapelketa, Nafarroako gurdi-jasotzaileen txapelketa eta harri-jasotzaileen erakustaldia, Aimar Irigoyen eta Virginia Finolen eskutik.
2019ko sanferminak. Herri-kirolak. Foruen plaza. 12:00
Uztailak 8 | – Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (1. kategoria)
– Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (emakumeak) – Trontza- eta aizkora-erakustaldia altueran (Patxi Larretxea) – Trontza-proba (abiaduraz) |
Uztailak 9 | – Nafarroako Ingude-jasotzaileen Txapelketa
– Motozerralarien XXI. San Fermin Saria. – Zama-jasotzaileen Txapelketa. |
Uztailak 10 | – Nafarroako 3. mailako Aizkolarien Txapelketa (kanporaketa)
– Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (kadeteak) – Proba konbinatuen erakustaldia (kimuak) |
Uztailak 11 | – Nafarroako Txinga-erute Txapelketa (gizonak)
– Nafarroako Txinga-erute Txapelketa (emakumeak) – Aizkora-erakustaldia (kana-enborra eta zutikako ebaketa). -Aimar Irigoien harri-jasotzailearen erakustaldia. |
Uztailak 12 | – Sokatirako San Fermin 4 x 4 Txapelketa mistoa
– Emakume aizkolarien erakustaldia. – Kañamares anaien erakustaldia (taulak egitea eta enborrak aitzurraz moztea) |
Uztailak 13 | – Nafarroako Harri-jasotzaileen Txapelketa
– Zama-jaurtitzaileen erakustaldia – Motozerralarien erakustaldia (zurezko irudiak) |
Uztailak 14 | – Nafarroako Aizkolarien binakako Txapelketa
– Nafarroako Gurdi-jasotzaileen Txapelketa – Aimar Irigoyen eta Virginia Finol harri-jasotzaileen erakustaldia |