Haurrendako aisia guneak eta kirol anitzeko eremuak berreditatu dira Sanferminetarako

Askatasun plazako eta Taconerako haurrendako aisia-guneak berreditatuko dira, eta Media Luna parkeko kirol anitzeko eremua handituko da. Jolas eta jarduera guztiak doan dira, eta 0 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude; Kirol Ari, aldiz, 8 eta 14 urte bitartekoei

Jolas-eremu nagusia Media Luna parkeko lubanarroetan izango bada ere (aurten handituko dena), jarduera batzuk San Bartolome Gotorlekuan eta Jito Alai pilotalekuan (Labriteko atzealdean) izango dira. Gainera, piraguismoa Caparrosoren errota udal-instalazioan egingo da. Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Udalak programazioa berreditatu eta zabaldu du, izan ere, parte hartuko duten kirol-federazioak 18 izango dira, iazko 11ren aldean.

Nolakoa, norentzat, noiz
  • Gunea eta jarduera guztiak doan, irekiak, anitzak eta integratzaileak izango dira, eta kolaboratzaileak diren kirol-federazioetako begiraleek ikuskatuko dituzte.
  • 8 eta 14 urte bitartekoei zuzenduta, Kirol Ari topagunea ere bada; bertan gazteak harremanetan izan ahal dira, elkar ezagutuz eta taldeak sortuz.
  • Ordutegia hauxe izango da: 11:30 – 14:00 eta 18:00 – 20:30 (uztailaren 6an, soilik arratsaldez).
Kirol-jarduerak

Kirol-jarduerak eta modalitateak hainbat egunetan banatuko dira: xakea, uztailaren 6tik 9ra eta 11tik 14ra; atletismoa, 8an zein 10ean arratsaldez eta 11n zein 13an goizez; badmintona, 9an zein 11n; saskibaloia, 10etik 14ra; eskubaloia, 6tik 14ra; kirol egokituak, 11tik 14ra; esgrima, 6tik 8ra eta 10etik 14ra; futbola, 6tik 9ra; gimnastika, 7tik 10era eta 12tik 14ra; golfa, 6tik 10era eta 12tik 14ra; hipika, 8tik 11ra; padela, 8tik 12ra; euskal pilota, 8tik 12ra (Jito Alai pilotalekuan –Labriteko atzealdean–); piraguismoa, 6tik 14ra (jarduera-eremuan bertan aurretik izena eman behar da jarduera honetarako, salbuespenez); arraunketa,10ean zein 11n; taekwondoa, 7tik 14ra; arku-tiroa, 6tik 11ra eta 13an zein 14an; eta herri-kirolak, 10ean zein 12an.

Taconera – Vistabellan Birjolastu: gune berriak

Hirugarren urtez, Taconeran – Vistabella ingurunean haurrendako gunea sortuko da. Jolas-filosofia berbera mantenduta, proiektuak berrerabiltzearen garrantzia azpimarratzen du, ingurumen-jasangarritasunean aurrera egin nahi bada.

Aurtengo berritasunak honako hauek dira: Birzikleta, bizikletaz sortutako jolasak eta asmakariak, trebezia eta oreka probatzeko; eta Ipuin-agertokia, egunero ipuin-programazio sendoa edukiko duena, Liburu-balearekin. Mantentzen diren guneak, aldiz, honakoak: Gurpil artean bueltaka, gurpilekin jolasteko; Zirko-mirko, oreka egiteko barrak, trikimakoak, malabareak eta erronkak eskaintzen dituena; Berreraikuntza, potoez eta plastikozko ontziez zernahi eraikitzeko; Mirarien sukaldea, jolas sinbolikoa; Nini-txoko: Soto txikia, haur txikienendakoa; Ontziralekua, parkeko iturrian hondakin-materialekin egindako ontziekin jolasteko; Animaliatxoak, horien gainera igotzeko moduko animalia erraldoiak, poliesterrez eginak; Liburu-balea, balea bihurtutako itsas edukiontzia, barruan ipuinak zein komikiak trukatzeko eta kanpoan ipuinak kontatzeko; Arte naturala, lorategiak diseinatu eta sortzeko, bertan jolasteko eta horrela Birjolastu ingurunea, Taconerako lorategi historikoa, aintzat hartu eta horretan arreta jartzeko.

Aurten, Birjolastu 11 gunez osatuko da, iaz baino bat gehiagoz. Uztailaren 7tik 14ra goizez eta arratsaldez egongo da irekita, 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era; 6an arratsaldeko ordutegian bakarrik.

Hauek festak, hauek!, Askatasun plazan

Parkeak hiru jolas-gune ditu, 17 urtetik beherakoek ongi pasatzeko, jarduera-gai zein adin-tarte ezberdinetarako: aurreko aldea, urmaelaren bi albotan egituratuta, monumentuaren eremua eta monumentuaren atzeko aldea. Jarduera guztiak doan izango dira.

Plazan ez dira ohiko atrakzioak faltako: gai askotariko puzgarriak, bola-igerilekua, haurrendako rokodromoa, erraztatzailea, mini-golfa, ping-pongeko mahaiak, futbol-ate zuloduna, goming-gunea, trenbide-trena, txalupa-igerilekua, kermeza eta jolas-gune markagailudunak eta beste asko. Halaber, beste jarduera batzuk programatu dira, hala nola: entzierroak, egunean bitan, Karlos III.aren etorbidearen amaierako tartean; eta tren turistikoa, Karlos III.aren etorbideko oinezkoen gunean ere izango dena.

Uztailaren 6ko arratsaldetik 14ko arratsaldera egongo da irekita, 11:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

4 × 3 =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies