“Bazen behin gizon bat zeinaren izena eta lana mundu guztiak ezagutzen duen. Iparramerikar literato bat zen, Ernesto Hemingway izenekoa. 1953. urtean Literaturako Nobel Saria irabazi zuen eta zorigaiztoz hil zen 1961ean. Gizon honek, 1926an, “Festa” izeneko nobela bat argitaratu zuen. Nobelaren bigarrengo erdian aurreko urteko Iruñeko festak garatu zituen. Milaka irakurlek irakurrita, nobela honi esker San Fermin festak eta Nafarroako hiriburua mundu osoan zehar ospea lortu zuten”.
Honela hasten da José María Iribarren idazle nafarraren obra “Hemingway y los San Fermines”. 1970ean amerikar nobelagilearen nortasunari buruzko azterlana hasi zuen eta adiskidetasun handi batek batu zituen. Hemingway 1923.urtean heldu zen Iruñera lehendabiziko aldiz.
Gertrude Stein iparramerikar idazlea izan zen Iruñeko festak ezagutzera bultzatu zuena. 1923an San Fermin festak aurkitu zituenetik, Hemingway urtero bueltatu zen uztaileko lehendabiziko egunetan. Zezen zale amorratua zen eta giroak liluratu egiten zuen. Bere lehendabiziko lehorreratzea bere lehenengo emaztearekin izango zen. 1923ko uztailak 6 gauean, trenez iritsi ziren eta Gazteluko Plazara hurbildu ziren.
Hurrengo urtean, Hemingwayk Quintana hotela aurkitu zuen, bertan toreatzaileak , tabernak, jatetxe plantakoak eta berriketak ostatu hartzen zuten. Zeren, bere lagun Luis Miguel Dominguín toreatzaileak esaten zuen bezala “ Ernesti bere balentriak gizon indartsu bezala kontatzea gustatzen zitzaion, kopak hartu, komentarioetan nahastea, zezenei buruz eztabaidan sartu … baina funtsean, Ernest Espainiar banderillero zaharraren arima zuen”.
Hemingwayen toki ahazteinak
- Quintana hotela: gaur egun galdua. Toreatzaileak sarritan aukeratzen zuten hotela zen eta zezen-zaletasunak bere jabea, Juanito Quintana, idazlearen Iruñeko lagun minena bihurtu zuen. Autorearen erreferentziak aurkitzeko Montoya hoteltzat hartu behar dugu, izan ere Hemingwayk horrela deitu baitzuen bere “Festa” obran. Hotel hau La Perla hotelaren kontrako iskinean zegoen, Gaztelu Plazako 18. zenbakian eta oraindik idazleak ezagutu zuen fatxada bera kontserbatzen du.
- El Suizo: Iruñeko kafetegien artean zaharrena. Gaztelu Plazako 37. zenbakian kokatuta, gaur egun Iruñeko Orfeoiaren egoitza da, Jacoba Pasaeratik oso hurbil. Kafetegiak bere ateak 1952an itxi zituen 100 urte baino gehiagoz irekita egon ondoren.
- Torino: gaur egun galdu den ostatua, La Perla Hotelaren ondoan kokatuta zegoena, Gazteluko Plazan 3.zenbakian konkretuki. “Festa” nobelan, Hemingwayk taberna hau Bar Milano izenaz bataiatu zuen. 1953 eta 1959 bitarteko egonaldietan, Nobel Saridunak sarritan bisitatu zuen haren terraza. 1973an bere ateak behin betiko itxi zituen.
- Café Iruña: Gazteluko Plazan, Café Iruña idazleak ezagutu zuen toki berdinean dirau. Giro berbera mantentzen du, birgaitua izan den arren, bere “Belle epoque”-aren esentzia kontserbatzen duelako bere marmolezko mahaiekin, zutabe dekoratu eta ispilu handiekin. Hemingway izan zen establezimendua ezagutarazi zuena, baina asko izan dira bere mahaietatik pasa diren pertsonai entzutetsuak, haien artean Pablo Sarasate, Orson Welles eta Sabino Arana.Café Iruña foruzale mobilizazioen antolakuntzen lekuko izan da XIX. mendean, baita artista askoren goiargi, otoruntza politikoen lekuko … Eta, gaur egun, bilgune eta elkargune bezala mantentzen da hiriaren erdialdean.
- Las Pocholas (Hostal del Rey Noble): Sarasate Pasealekuan, 3.zenbakian, kokatuta zegoen jatetxe bat zen. 2000.urtetik itxita dago. Prestigio internazionaleko establezimendua zen eta zenbaitetan idazle amerikarra otoruntzan jaso zuen. Beti 1 zenbakiko mahaia aukeratzen zuen, eta “sartzen ziren pertsonak begiratzea asko gustatzen zitzaion, horregatik mahai hura zuen gustoko”, hala gogoratzen dute Josefina eta Conchita Guerendiainek, jatetxearen jabeak.
- Casa Marceliano: Merkatu Plazan kokatuta zegoen, Udaletxearen atzealdean, Aita Dominikoen Eliza ondoan. Janari, ardotegi eta elkartze lekua zen. Bertara zihoan Hemingway entzierroaren ondoren eta 1953an honela idatzi zuen “ Iruñean gure leku sekretuak genituen, Casa Marceliano bezalakoak. Bertara gindoazen jan, edan eta kantatzera entzierroaren ondoren; Casa Marceliano, mahaien eta eskaileren egurrak yate baten bizkarra bezain garbi dituen lekua; bere mahiak ez bezala, ardoz izugarriki zikin baitaude”.
Casa Marceliano bere ateak 1993an itxi zituen udaletxeak jabeei lokala erosi zienean eraikina eraisteko. Gaur egun zutik jarraitzen du, taberna ordea, betirako itxita geratu da eta udal-bulegoen egoitza bihurtu da. - Eslava kalea, 5.zenbakia: eraikin honen 4.pisuan, bertan egon zen ostatuan zehazki, Ernest kazetariak eta bere emazte Hadley-ek beren lehendabiziko loaldia hartu zuten 1923an , edo bere lehendabiziko atsedena, gutxi lo egin zuela esan baitzuen.
- Txoko taberna: gaur egun irekita jarraitzen duen tokietakoa da. Quintana Hotela izan zenaren ondoan kokatuta dagoen taberna da, Gaztelu Plazan, Espoz eta Mina kalera irteten den iskinean. Zezen korrida ondoren joaten ohi zen eta Nafarroako hiriburuan kontserbatzen diren idazlearen argazki gehienak bere terrazan izan dira.
- Kutz Kafea: Café Iruña eta Jacoba Pasaeraren arteko lekua hartzen zuen. Iparramerikar idazleak sarritan bere terraza bisitatzen zuen eta kuriosoki hala egiten zuen ere beste Nobel Sari batek, Camilo José Celak. Azkeneko honek adiskidetasun handia zuen kafearen jabe eta fundatzailearekin, José Luis Kutz. 1961ean bere ateak itxi zituen.
Idazlearen oinatzak jarraitzen baditugu, faltatu ezin diren beste leku batzuk honako hauek dira: Estafeta kalea, zeinean entzierroan korrika egin zuen aldizka, eta Zezen Plaza, zeinera korridak zein bigantxak ikustera maiz joaten baitzen.
Zezen Plazarako sarreran aurkitzen da, hain zuzen ere, Hemingway-en Bustoa, kailejoiaren ondoan, bere izena daraman eta zezen plazaren ertzetik pasatzen den pasealekua hasiz. 1968ko uztailaren 6an inauguratu zen Bustoa “Paseo de Hemingway” inskripzioa zeraman plaka batekin. 1999an, idazlearen heriotzaren mendeurrenarekin bat eginez, hiriko Udaletxeak inskripzioa berriztatu zuen honakoarengatik: “Ernest Hemingway, Literaturako Nobel Sariduna, herri honen laguna eta bere festen miresle, Iruñeko hiria deskribatzen eta zabaltzen jakin izan zuen. 1968ko San Ferminak”.
One thought on “Hemingway-en oinatzen atzetik”