Ibilaldia Iruñeko harresietan zehar

Hondarribiko, Iruñeako eta Baionako Udalak elkartu egin dira POCTEFA proiektuaren barruan, kultur eta ondarearen alorreko zenbait ekimen ustiatzeko. Kultur turismoa turismo berritzailearen joera berria da.
Iruñeko harresiak, hiriko gotor-multzoa, bastioidun-barruti bikaina da, Europa osoan ondoen kontserbatua dagoenetako bat. XVI. eta XIX. mendeen artean eraikia da, eta gerrak jasan ditu eta eraispenak izan ditu, baina hala ere ia osorik kontserbatu da. Gaur egun, birgaitze lan handi bati esker, hiriko Ibilbide adierazgarrienetako bat da.
“Iruñeko Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa” San Bartolome gotorlekuan dago, eta huraxe da abiapuntua 5 km luze den harresiko ibilbidea egiteko
Zentroak lau ganga ditu bonben aurka babestuak; horietako lehenengoan bideo bat proiektatzen da, Iruñeko gotorlekuen XIII. mendeaz geroztikako historia kontatzen duena; Bigarren gangan 25 panel elkarreragile daude, harresiek izandako garapena erakusten dutenak (garapena artilleriaren aurrerapenak eta erasorako estrategien aldaketak ekarri zuen); eta hirugarrenak Iruñeko giza alderdiak azaltzen ditu, gotorleku ezaugarria kontuan hartuta, eta hala bost bideo-pertsonaiaren testigantza ematen ditu, besteak beste Alonso de Gaztelurena −1915ean Iruñeko Alkatea zena−, eta Guillaume de Annelier olerkariarena. Laugarren eta azken gangan, ikus-entzunezkoak eskaintzen dira, mundu osoko gotorlekuak eta gotorleku tipologiak azaltzen ditu: mugakoak, bastiodunak, pentagonalak…eta horien artean, mundu osoan pentagonala den gotorleku zaharrena, hain zuzen ere, Iruñekoa da., XVI. mendekoa baita, Felipe II.aren erregealdian egina.
Hortik abiatuta Iruñeko harresietan barrena egingo dugu ibilbidea. San Bartolome gotorlekua XVIII. mendean eraiki zen, eta harresidun barrutiaren lagungarri nagusia izan zen, haren gainean daude media Luna eta Tejeria lorategiak. Hortik, Labrit pilotalekuaren atze aldetik, Barbazan Ingurubidera iristen gara, harresidun multzoko horma zaharrenaren parean doan eronda bidera (XVI. mendekoa). Labrit bastioaren eta Redin bastioaren artetik doa, eta barruti osoan eremu ederrenetako bat da; Artzapezpiku jauregiaren eta katedral-multzoaren atzeko aldean dago.
Hala Redín Bastioria iristen gara, Iruñeko harresien gune garaienera, eta handik hiriko lubanarroak eta Rochapea, Chantrea eta San Jorde auzoak ikus ditzakegu; atze aldean, berriz, San Kristobal mendia ikusiko dugu, alderdirik altuenean gotorleku abandonatua duela. 1540an eraikia da, eta Labrit bastioarekin batera hiriko bastioi zaharrena da. Han dago “Mesón del Caballo Blanco”, antzinako jauregia eta gerora erromesen ostatu-etxea izan zena. Horren pareko kale batetik joanda San José Plazara eta Iruñeko Katedralera iristen gara.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Redin bastioira itzulita, harresian zehar jarraitzen dugu, Frantziako Atera edo Zumalakarregiren atera iritsi arte; hiriko aterik zaharrenetako bat da, 1533koa baita. Zizelkatutako armarria du, bi buruko arranoa eta arma inperialak dituela. Santiagoko bidea egiten duten erromesak hirian ate horretatik sartzen dira, eta hortik Navarreria auzora joten dira.
Redín ibilbidetik jarraituz gero Nafarroako museora iristen gara, eta handik, Erronda bidetik, betiere harresiaren gain aldetik, Virgen de la O Plazara iristen gara, eta handik, Portale Berria (1906) pasatuta, Takonera Bastioira, hiriko parke zaharrena (1830) dagoen eremura, frantses estiloko lorategi erromantikora.
Bertan zuhaitzak, heskaiak, loreak, monumentuak eta animaliak daude, izan ere bertako lubanarro eta harresietan zoo txiki bat dago. Bastioen arean nabaria da Gonzaga bastioia, duen egitura berezi eta konplexuagatik (berezia XVII eta XVIII mendeetan egindako erreformengatik). 1925 eraldatu zuten: lubanarroa itxi egin zuten, eta hormak zati batean eraitsi egin zituzten; kanpo aldean berriz hormak handitu egin zituzten. Era berean miresgarria da San Roque rebellina, 1675 eta 1700 urteen artean eraikia, Carlos II.aren erregealdian; Ziudadelaren kanpo aldeko babesa izateko zegoen proiektatua. Taconera bastioia ondoen kontserbatuta dagoenetako bat da, eta duela gutxi zaharberritu denez, bertako harresi horma bat bere garairik onenera itzuli da.
Takonera lorategitik, ibilbidea amaitzeko, Ziudadelarantz abiatzen gara. Glazisak, berpizkunde garaiko ziudadelek inguruan zituzten zabaltzak, behin haien eginkizun militarra galduta eraldatu egin ziren, eta Iruñearen kasuan ingeles estiloko parke bihurtu da. Ziudadelaren kanpo aldeko babesak inguratzen dituzten lubanarroak glazisaren behe mailako kota batera iristen dira. Gaur egun ohikoa da iruindarrak gure hiriko gune zabal berde horretan ikustea, hirigunean bertan, gaztelugibelak eat lubanarroek osatutako eremuan.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Barrutian sartzeko sarrera nagusietako bat, Armadaren Etorbidetik doana, Biltzar Jauregia Bastioiaren aurrean dagoena, 1767 urtean eraikia da. Barruan Guardia Atala dago; gaur egun biltegi eta udal bulegoak daude bertan. Badago beste sarrera bat, gaur egun duen atea bertara 1720an emandakoa izanik, eta sarrera horrek barrutia Gaztelugibelarekin lotzen du, lubanarroen gainetik doan zubi baten bidez (zubia garai batean altxagarria zen).
Ziudadelaren barruan hainbat eraikin milita daude, gaur egun eginkizun kulturala dutenak, erakusketa areto baitira: hala, Bolborategia, Armen Aretoa, Labea eta Mistoen
Informazio gehiago: www.murallasdepamplona.com
One thought on “Ibilaldia Iruñeko harresietan zehar”