Info Erabilgarria

SOS NAFARROA: 112 (edozein gorabehera eta larrialdirentzako informazio orokorra)

Hiritar babesa

  • Udaltzaingoa: 092
  • Foruzaingoa: 112 – 948 42 68 30
  • Polizia nazionala: 091 – Chinchilla Jeneralaren kalea, 3
  • Guardia Zibila: 062 edo 948 29 68 50 – Galicia Etorbidea, 2
  • Zirkulazio Guardia Zibila: 948 23 47 00

Osasun zerbitzuak

  • Nafarroako Ospitalea: 848 42 21 00 – Irunlarrea kalea, 3
  • Virgen del Camino Ospitalea: 848 42 94 00 – Irunlarrea kalea, 4

Beste batzuk

  • Hiritarrarentzako arreta: 010
  • Hiritarrarentzako arreta: 948 42 01 00
  • Zezen plaza: 948 22 10 59 – Amaya kalea, 1
  • Garabi eta isun zerbitzua: 948 42 02 44
  • Objektu galduak: Monasterio de Iratxe kalea, 2. Telefonoa: 948 42 06 12 (Uztailak 5etik 21era ordutegi jarraitua izango du).

Kontsigna

  • Jaietan zehar, bagaje zaindegia San Francisco Plazako Kolegiora lekualdatuko da. Uztailak 4ko 8:00etatik 15eko 16:00etara arte iraunkorki irekita egongo da (fardel bakoitzeko prezioa: 4,60€/eguneko). Edota autobus-geltokian, ordutegi murriztuagoarekin 6:00etatik 23:00etara (fardel bakoitzeko prezioa: 5€/eguneko) uztailak 5, 11:00etatik 23:00etara eta uztailak 15, 6:00etatik 12:00etara salbuespen, Turismo bulegoaren ondoan izango baita.

‘Correos’

  • Bulego nagusia: Paseo de Sarasate, 9. Telefonoa 948 20 72 17
  • Telefono telegramak telefonoz: 948 22 20 00
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 20:30etara. Larunbatetan, 9:30etatik 13:00etara. Igandeetan eta uztailak 7, itxita.

Hiri-garraioa

  • Hiribus sarea oso osatuta dago eta bere maiztasuna hamar eta hamabost minutu artekoa da. Gainera, hiriko auzoetara joaten den gaueko autobus zerbitzua badago ere. Honetaz gain, Iruñerriko Mankomunitatearen Hiri-garraio Zerbitzuk bezeroarentzako arreta telefonoa du. Telefonoa: 901 50 25 03
  • Taxi bat hartzeko aukera ere badago. Tarifak ofizialak dira eta taximetro batekin neurtzen dira. Iruñean, beste hiri batzuetan ez bezala, ez da ohikoa taxiak kalean gelditzea, horregatik, taxi geltoki batera edota telefonoz deitzea da gomendagarriena. Tele taxia (Tel.: 948 23 23 00/ 948 35 13 35) Radio Taxia (Tel.: 948 22 12 12)

Udaleko komun publikoak

  • Iruñeko kale eta plaza ezberdinetan jartzen dira. Antoniutti parkean dutxak aurki ditzakezu ere. “La Casa de Baños” (Eslava kalea, 9) dutxak eta garbitegi zerbitzua eskaintzen ditu.

Aparkalekua

  • Ez da gomendagarria Sanferminak irauten duten bitartean kotxea erabiltzea, izan ere, kale asko moztuta daude eta zaila egiten da aparkaleku bat aurkitzea. Kotxea aparkatzeko ordainpeko zein doako parkingak erabil ditzakezu, batzuk egun horietarako berezi prestatuak dira hiriko sarbideetan. Turismo Bulegoan horri buruzko informazio zehatza emango dizute.
  • Festak irauten duten bitartean, 5etik 14ra (biak barne), Iruñeko araututako aparkaleku eremu guztiak LARANJA ZONA bezala hartuko dira eguneko 24 orduetan zehar. 2 sektorea IZAN EZIK ( Behe Nafarroa etorbidea, Oliveto kondearen etorb., Armada etorb., Pio XII etorb. eta 1 sektorearekiko muga (Alde Zaharra) barne hartzen dituena) BAKARRIK BERTAKOENTZAKO aparkalekua izango dena.
  • Beraz, festetan zehar aparkaleku tarifa bakarra egongo da, laranja zonakoa, gutxieneko 10 minutuek 0,25 zentimoko kostea dutelarik. Hiru minutuko zatikiek 120 minutu arte 0,05 zentimo suposatuko dute (zatiki bakoitzeko). 10 minutuko zatikiek 0,05 zentimo izango dira bakoitzeko. 24 orduko aparkalekuek 8,70 euroko kostea dute.
  • Sanferminetan zehar garabiek funtzionatzen dutenez gero, kotxea ongi aparkatuta uztea eta galarazpenei jaramon egitea komeni da. Garabi eta isun zerbitzuaren telefonoa: 948 42 02 44 da.

 

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies