Iruñea eta bere gune historikoa

Gaztelu enparantza hiriaren puntu garrantzitsuenetariko bat da. Bere izena, Luis Setatiak XIV.mendean bere muturretako batean eraikitako gaztelutik datorkio. Fernando Katolikoak agindutako beste eraikin batek ordezkatu zuen hau, baina hura ere lurrera bota zuten Iruñeko Zitadela eraikitzean. Dagoeneko XIV.mendean aisialdirako eremu bezala funtzionatzen zuen, gaur egun ere funtzio hori mantendu du. 1943tik enparantza gailentzen duen kioskoa hiriaren sinbolo nabarmen bihurtu da.

Navarra Turismo
Gaztelu enparantzaren muturretako batean, Nafarroako jauregia altxatzen da, Diputazioaren egoitza. Sarasate pasealekuaren aurrealdea Jose de Nagusia arkitekto nafartarraren lan ekulturikoa da. Antso Nagusia eta Antso Indartsua irudikatzen ditu zoruko horma hobi nobleetan eta, erremateko frontoian, Erriberako gizona zein Mendia Nafarroako armak sostengatzen. Iruñean aurki daitezkeen hiru sekuoietatik bat lorategian dago, Ameriketatik ekarritakoa.
Nafarroako jauregia Sarasateko pasealekua gailentzen du eta XIX.mendean sortzen da lehenbiziko zabalgunearekin. Nafarroako jauregiaren parean Foruen monumentua dago. Manuel Martinez de Ubago arkitekto modernista iruindarrak diseinatu zuen. Bost zutabe lodiek Nafarroako bost merindadeak irudikatzen dituzte. Badira brontzezko bost xafla nafar libertateekin erlazionatuta, baita Ramon Carmonaren bost eskultura, hauek, Historia, Justizia, Autonomia, Bakea eta Lana sinbolizatzen dutenak. Monumentua bukatzen duen brontzezko ikur femeninoa, Nafarroako alegoria bat da. Eskuartean kate hautsi bat heltzen du, askatasun konkistatuaren sinboloa, baita pergamino bat, Lege Forala, alegia.

Navarra Turismo
San Nicolas eliza-gotorlekua, XII.mendekoa, Sarasate pasealekuaren albo batean dago kokatuta. Hasiera batetik eduki zuen bastioi defentsibo izateko funtzioa. Izan ere, jatorrizko gotorlekuaren alde bat, gudu horietako batean erre zen. Barruko aldeak, estilo gotiko ederrekoak, Iruñeako organo barrokorik garrantzitsuena du.
Eliza atzean, San Miguel kaleak San Nicolas kalea gurutzatzen du, hiriko kalerik alai eta jendetsuenetariko bat, Kale Nagusia alderantz. Hiri historikoaren biderik adierazgarriena da, elkartu egiten baititu San Lorenzo parrokia, non San Fermin kapera aurkitzen den, San Saturninoko parrokiarekin, San Cernin izenarekin ere ezaguna dena. San Cernin eliza-gotorlekuak, XII.mendean eraikita, oraindik ere bere ezaugarri defentsibo batzuk mantentzen ditu, hala nola, murru lodiak, hesiak eta zaintza dorre bat. XIX.mendean berritua izan zelarik, barrualde gotiko zaindua ezkutatzen du. Barnealdean ere, hiriko koru barrokorik garrantzitsuena du. Oso adierazgarria da bere haize-orratzaren oilarra, San Cernin burguaren jatorri frankoaren adierazlea baita.
Campana kaletik eliza inguratuz gero, Nafarroako Kontuen Ganbera aurkitzen da, Iruñeako hiriko gotiko zibil estiloaren eredu bakarra, Momumentu Nazionala 1868tik. Nafarroako kontuen ikusketa daraman organoa da eta, eraikina Nafarroako Carlos V.ak eskuratu zuen 1524an instituzioak egoitza egonkorra izan zedin. 1836an desagertu arte, Nafarroako Kontuen ganbera etxetzar horretan mantendu zen, non Nafarroako Erreinuko txanpona lantzen baitzen.
Kale Nagusiko azken partera itzuliz, Udal plaza azaltzen da, San Fermin jaietako eszenatokirik garrantzitsuenetakoa. Bere aurrealdeko erdiko balkoitik jaurtitzen da urtero suziria, uztailaren 6an. Hiru Burgoen batasunarekin batera (1423), leku honetan ezarri zen Jureriaren eraikuntza, Iruña bateratuaren lehenbiziko udaletxea.

Navarra Turismo

Navarra Turismo
Udal plazatik abiatuta, Mercaderesetik igoz gero, Curia kaleak Santa Maria Katedralera gidatzen gaitu. Ventura Rodriguezen aurrealde neoklasikoaren atzean, XIV eta XV.mendeetako tenplu gotiko bat ezkutatzen da, Carlos III.a eta Gaztelako Leonorren mausoleoak bezalako altxorrak gordetzen dituena, Europan hoberenetarikoa kontsideratua dagoelarik. Iruñeako katedralak, erromesaldietako elizen berezko ezaugarri bat aurkezten du, abside poligonal deanbulatorioa, hain zuzen.
Katedrala jaso eta gune historikoak okupatzen duen goi-ordokia koronatu eta gero, hiriko gune historikoak barne hartzen dituen txokoak ezagutzeko biderik hoberena hiriko kale bizi eta xarmagarrien artean galtzea da.