“La Pamplonesa” 100 urte zurekin
La Pamplonesak bere mendeurrena ospatzen duen liburu bat aurkeztu du
Atzo, Kondestableren Jauregian, La Pamplonesa musika-bandaren historia eta Iruñearekin daukan erlazioa kontatzen duen liburuaren aurkezpena burutu zen.
Ekitaldian liburuaren egileak egon ziren: Luis María San Martín, musikologoa, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakaslea eta La Pamplonesako kidea; Rebeca Madurga, musikologoa, artea eta giza zientzietan Doktorea; Javier Marquínez, historialaria eta Iruñeko Udaletxearen goi-mailako teknikaria. Halaber, Mikel Juaniz, La Pamplonesako kideak hitza hartu zuen.
“Liburua hiru zatitan eraikita dago: hiriaren bilakera, soziologia eta garapen kulturala, eta beste aldetik, musika-bandaren garapena. Liburua bien arteko beharrezko erlazioa erakusten saiatu da”, azaldu zuen Luis María Martínek.
Halaber, liburuaren edukia hiru denboraldietan egituratuta dago.
- 1919tik 1942ra, banda Elkarte Kulturala bihurtzen da.
- 1942tik 1987ra, Udaletxeko Musika-Patronatuaren barnean sartzen da.
- 1987tik 2019ra, bere estatusa berreskuratzen du eta Elkarte Kultural bihurtzen da berriro.
Liburuko atal bat San Ferminetara dedikatuta dago eta beste bat Osasuna Futbol Klubara.
Liburuak gainera, bederatzi artikulu eta ilustrazio bat dauka, Nafarroako kultura-munduko pertsona garrantzitsuenak:
- José Luis Turrillas, Manuel Turrillasen semea.
- Teresa Catalán, musikagilea eta Madrileko Goi-Mailako Musika Kontserbatorioko katedradun emeritua.
- Xabier Armendáriz, musikologoa eta Diario de Navarrako kritikoa.
- Iñaki Elorza, kazetaria.
- Pedro Lozano Bartolozzi, kazetari erretiratua eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle emeritua eta Nafarroako Ikasketa Historikoen Elkarteko presidentea.
- Pedro Salaberri, margolaria.
- Patxi Pérez, Nafarroako Kazetari Elkarteko presidentea eta Amigos de La Pamplonesako kide.
- César Oroz, marrazkilaria.
- Roberto Casado, La Pamplonesako kide y eta “Manuel Turrillas, en el centenario de su nacimiento” liburuaren egilea.
- Carlos Pérez Conde, kazetaria.
Liburua nahi izanez gero Mercadereseko edo La moreako Fnac-en erosi daiteke 8€ truke, hurrengo astetik aurrera.