Argazkilari Akreditatuentzako Nazioarteko Entzierroko Argazki Lehiaketaren irabazleak

Óscar J. Barrosok irabazi du langile akreditatuentzako Nazioarteko Entzierroko Argazki Lehiaketa. Argazkilariak, zezen eta gazte baten arteko begirada harrapatu zuen bere erretratuan. Epaimahaik momentu zirragarri hori denboran geldiarazi izana goraipatu du. Irabazleak, entzierroko bidearen galtzada-harri bat eta bidearen zutoin baten zati bat jasoko ditu sari sinboliko moduan. Era berean, 1000 euro jasoko ditu ordainsari bezala.

Bigarren saria Mikel Goñi argazkilariak jaso du Mercaderes kalean egindako erretratu batengatik. Bertan, gazte baten lasterketa erretratu zuen bi zezenen artean harrapatuta. 500 euro jasoko ditu sari legez. Halaber, epaimahaiak entzierroko ibilbidearen tarte bakoitzaren argazki onena hautatu du, Telefónica eta Zezen plazako sariak hutsik geratu direlarik. Gainera, hiru sari berezi gehiago eskaini dira aurten Santo Domingo, Udaletxe Plazan eta Zezen Plaza-rako bidean egindako hiru  argazkiren kalitatea txalotzeko.

Argazki zaleen artean, haiek ere bozkatzeko aukera izan dute, Marta Rocak egindako erretratua izan da bozka gehien jaso dituena. Berak eraman du Itaroa Merkataritza Zentroak eskainitako Herritar Epaimahaiaren saria.

24 argazkilarik parte hartu dute lehiaketan eta guztira 65 erretratu aurkeztu dira Iruñako Udaletxeak, Nafarroako Prentsa Elkarteak eta Nazioarteko Nafarroako Prentsa Bulegoak antolatutako txapelketan. Betiere, Hermanos Aldaz Aroztegiaren, Miserikordia Etxearen eta Chivite Upeltegiaren laguntza eta elkarlanarekin.

Entzierroaren tarte bakoitzeko argazki onenen zerrenda:
(Tartea/ Babeslea/ Egilea)

  • Santo Domingo / Centro Comercial Itaroa / José Ángel Ayerra
  • Plaza Consistorial / Cara Vinagre / Ansoleaga 33 / Marta Roca
  • Mercaderes / Consejo Regulador DO Navarra / Mikel Goñi
  • Curva Mercaderes / Iruñazarra / Mikel Cía
  • Estafeta primera / Katuzarra /  Alejandro Navarro
  • Estafeta segunda / Chez Belagua / Sergio Gago
  • Telefónica Monasterio —HUTSIK—
  • Bajada Callejón / La Botería / Óscar J. Barroso
  • Callejón / Reyno Gourmet / David González Del Campo
  • Plaza de Toros / Reyno de Navarra —HUTSIK—

Sari bereziak:

  • Santo Domingo tartean – Rubén Albarrán
  • Udaletxe Plaza tartean – Carlos Mediavilla
  • Zezen Plazarako jaitsiera – David Domench

Herritar Epaimahaiaren saria:

Marta Roca

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

2 × 2 =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies