Monumentuzko nafarroa

Nafarroa, arkitekturaren aldetik, aberatsa eta askotarikoa da. Donejakue bideak eragin handia izan du eraikin monumental, eder, elizkoi eta historiko horien eraikuntzan eta, horien alboan, zenbait kondaira ahaztezin eratu dira.
ORREAGA

Navarra Turismo
Paisaiak, historiak eta ondareak bat egiten du Nafarroako geografiako iparraldeko leku honetan, Iruñeatik 47 kilometrotara dagoena eta Xakobeako Ibilibideari hasiera ematen diona. Duela gutxi zaharberritu den XIII.mendeko Kolegiata gotiko frantsesak, zein inguruko eraikin arkitektoniko multzoak, Nafarroako eremurik interesgarrienetako batean bihurtzen dute toki hau. Hemen, Orreagako gudua gertatu zen VIII.mendean.
ARTAXOA

Navarra Turismo
Iruñeatik 30 kilometrotara altxa egiten da Erdi Aroko gotorleku garrantzitsu bat, bederatzi dorre almenadun kontserbatzen dituena. XI.mendean eraikia, “Zerkoa” izenarekin ezagutzen zaio. Gune harresiztatuaren barruko aldean XIII.mendeko San Saturnino eliza-gotorlekua aurki daiteke, Tolouserekin harremanatuta eta Monumentu Historiko Artistikoa izendatu zena.
EUNATE

Navarra Turismo
Eunateko Andre Maria, Iruñeatik 24 eta Garestik 6 kilometrotara dago. Eliza-farotzat jotzen da. Dorrearen goiko aldean zuzi bat jartzen zen Donejakue bidean zeuden erromesak ohartarazteko. Planta zentraleko eliza da (planta oktogonalekoa) eta bere kanpoaldeko klaustroa XII.mendean eraiki zen.
GARES

Navarra Turismo
Bere zubi erromanikoarengatik ezaguna den udalerri hau, Iruñeatik 20 kilometrotara aurki daiteke. Zubia XI.mendean eraiki zen Donejakue bideko erromesei bidea arintzearren. Garesen, Done Jakue Eliza Nagusia aurkitzen da, hasiera batean XII.mendean eraikitakoa zen baina, ondoren, lurrera bota eta, XVI.mendean, egun dirauena berreraiki zen. Honekin batera, Gurutzearen Eliza dago, XII.mendean eraikita eta XVI.mendean handiagotua. Azken honen inguruan aipatzekoa da bere Y formako gurutze germanikoa, XIV.mendekoa.
LIZARRA

Navarra Turismo
Iruñeatik 50 kilometrotara dagoen hiri monumentala da. Ega ibaiertzetan dagoelarik, Iparraldeko Toledo bezala ezaguna den hiri honek aipatzekoak diren zenbait monumentu ditu, nafar erromaniko berantiar estilokoak. Besteak beste: Nafarroako errege-erreginen jauregia, XII.mendekoa –Nafarroako ariktektura erromaniko zibilaren adibide bakarra, Gustavo de Maeztu Museoaren egoitza-; San Pedro Ruako Parrokia, XII.mendekoa; Hilobi Santuaren Parrokia, XII.mendeko bukaeran eraikitakoa; Santo Domingoko komentua, XIII.mendekoa; Andre Maria Jus Gaztelukoaren Parrokia, antzinako sinagoga baten gainean XII.mendean eraikita, bere aurrealdea XVIII.mendekoa bada ere; eta San Miguel Eliza, XIV eta XV.mendetakoa.
Ez dira ahaztu behar gainontzeko beste eraikin zahar batzuk, hala nola, antzinako udaletxea, XVI.mendekoa alegia; Lizarrako Fray Diegoren Etxea, XVI.mendeko gaztelu errenazentista; eta Gobernadorearen Gaztelua, XVII.mendekoa, gaur egun Karlismoaren Museoa dena.

Navarra Turismo
Lizarratik oso gertu, Iratxeko Monasterio aurki daiteke, XII eta XVI mende bitartean eraikitako leku monumentala, eta Xakobea Ibilbideko erromesen bidean derrigorrezko geldialdia eskatzen duena. Lizarratik hurbil ere, Irantzuko Zistertar Monasterioa dago, mendiartean gordea. XII eta XVI mende bitartean eraikitako multzo arkitektoniko garrantzitsua da.
TORRES DEL RIO

Navarra Turismo
Udalerri hau Xakobea Ibilbide betean aurkitzen da, Iruñeatik 68 kilometrotara. Nabarmentzekoa da bere Hilobi Santuaren Parrokia erromanikoa, XII.mendekoa, erdiko planta oktogonalekoa eta kalifa arteko arku paraleloz osaturiko bobeda duena. Eunateko Andre Mari bezala, eliza-faroaren papera izan zuen.
ERRIBERRI

Navarra Turismo
Erriberrik, Iruñeatik 42 kilometrotara, multzo monumental garrantzitsu bat ere badu. I.mendean eraiki zen gune harresiztatua eta Erdi Aroan zehar, Nafarroako errege-erreginen bizileku izan zen. Bere Gaztelu-Jauregia, Monumentu Nazionala 1925etik, Nafarroako gotiko zibilaren adibiderik nabariena da. XIV.mendean eraiki eta XV.mendean handiagotu egiten da, hala ere, 1813an gertatutako sute batek ia osorik suntsituko du. 1937an hasten dira berreskuratze lanak. Jauregi zaharra, Gazteluaren alderik zaharrena, Turismo Paradorea da gaur egun. Andre Maria Eliza, XIII.mendeko eraikin gotikoa, jauregiaren alboan zutitzen da.
ZANGOZA

Navarra Turismo
Hiri monumental hau Iruñeatik 44 kilometrotara dago kokatuta, Xakobeako Ibilbidean. Aipamen berezia merezi du Andre Maria Erreginaren Eliza erromanikoak, Monumentu nazionala 1889tik, bere Sigurd eta Reginen portada aipagarriarekin. Oso interesgarria da Vallesantoroko Jauregia, barrokoa, XVII.mendean eraikitakoa –gaur, Kultur Etxearen egoitza dena-. Jauregiari dagokionez, nabarmentzekoak dira portada, hegala eta eskailera. Zangozako zubi mentalikoa, Aragon ibaiaren gainean aurkitzen da. 1891an inauguratua izan zen, bere egilea Bruselako Sociedad Anonima de Construcciones y Talleres de Willebroek izan zelarik.
LEIRE

Navarra Turismo
Zangozatik 16 eta Iruñeatik 50 kilometrotara, Leireko monasterioa aurkitzen da, Monumentu Nazionala. Bere jatorria, Erdi Aroan kokatu behar da. Nafarroako tenplurik zaharrena da, XI.mendeko hasieran jatorrizko tenplu bisigodo baten gainean eraiki zena. Monasteriori dagokionez, XI.mendeko bere Kripta da nabarmentzekoa, baita bere Porta Speciosa ere, XII.mendekoa. Santu Kristoak, liburutegiak eta Nafarroako lehenbiziko erre-erreginen arrastoak dituen Panteoiak aipamen berezia merezi dute. Entzutekoa da Monasterioan bertan bizi diren Benediktinoen kantu Gregorianoa.
LA OLIVA

Navarra Turismo
Benediktinoen enborratik, Zistertarrak eratzen dira. XI.mende bukaeran eta XII.mendeko hasieran jaiotzen dira Citeaux-ko Monasterioan, Borgoñan. Luxuzko bizitzatik aldendu eta esku-lana nabarmentzen dute. Nafarroan, badira hiru Monasterio Zistertar: Fitero, Irantzu eta La Olivia. La Oliviak, Iruñeatik 70 kilometrotara, zehaztasunez jarraitzen ditu ordenaren arauak. Monasterioa García Ramirezek eraiki zuen XII.mendean.
UJUE

Navarra Turismo
Iruñetik 53 kilometrotara dago. Bere erdiaroko hirigunea itxura laberintikoa du, malda handiak zein kale estu eta aldapatsuak dituelako. Eliza-Uxueko Birjinaren Gotorlekua, XI.mendean eraikita eta XIV.mendean berregina, orain dela gutxi birgaitu egin da. Zurezko kutxatila batean, elizaren absidean, Nafarroako Karlos II. Evreux “Gaiztoa” erregearen bihotza kontserbatzen da. Eliza, harresi defentsibo batez dago inguratuta. Interesgarria gertatzen da eraikina inguratzen duen kanpoaldeko begiratokia: zaintze muino bat zen.
VIANA

Navarra Turismo
Hiri monumentala eta harresitua da. Handik ibili eta etxe-nobleren baten aurrean gelditzeko aukera dago. Arreta berezia eskatzen du Santa Maria Elizak. XIII eta XIV mende bitartean eraiki zen estilo gotikoan. XIV.mendean dorrea zein hegoaldeko portada eransten zaio, errenazimendu estilokoak biak. Atarian, Cesar Borgia Printze eta Kardinalaren gorpuzkinak daude ehortzitza, Vianatik hurbil zendu baitzen 1507an. Interesgarriak dira Nuestra Señora del Ramo kaperan ikus daitekeen Luis Pareten pinturak, Santa Maria Elizan.
TUTERA

Navarra turismo
Iruñetik 90 kilometrotara, Tuterak, jatorri islamiarreko hiriak, baditu hainbat eraikin monumentalak. Aipamen berezia merezi dute bai Santa Mariako Katedrala, XII.medean meskita nagusiaren errestoen gainean eraiki zena; bai San Nicolás de Bariko Eliza, XVIII.mendekoa; bai Andre Maria Magdalenaren Eliza, XII.mendekoa eta Monumentu Nazionala; baita Adre Mariako Katedrala ere. Magdalenakoak, Nafarroan nekez aurki daiteeken dorre erromanikoetako bat kontserbatzen du.
FITERO

Navarra Turismo
Tuteratik 23 kilometrotara, Fiteroko Monasterio Zistertarra aurkitzen da. XII-XIII. Mendeetan eraikitako eta XVI.mendean handiagotutako eraikin hau, Monumentu Nazionala bihurtu zuten 1931an. Jatorriz, eta, beste Monasterio Zistertarrak bezala, hirigunetik aldenduta zegoen, baina Fiteroko herria hazi eta multzo arkitektoniko erlijioso honetarantz hedatuz joan zen.
One thought on “Monumentuzko nafarroa”
Comments are closed.