Nafarroa, ardo lurraldea

Nafarroak urtero Nafarroako sor-markako 84.218.523 kilo ardo ekoizten ditu, mota eta aldaera guztietako mahatsa barne hartuta. Nafarrek, logikoki, ez dute ardo guzti hori haiek bakarrik edaten, izan ere, batezbeste 190 kilo ardo baino gehiago egokituko litzaiekeelako nafar heldu bakoitzari. Egiatan, Nafarroak ekoizten duenaren %37 inguru esportatzen du atzerrira, Erresuma batua, Alemania, Txina, Suitza eta Holanda bezalako herrialdeetara hain zuzen ere.

Zer gertatzen da baina beste %63arekin? Hori bai, Espainiako autokontsumorako geratzen da. Parte handi bat ordea, Foru Erkidegoan geratzen da, izan ere, nafarrek beren ohitura instituzionalizatuenetarikoa denerako materiala behar dute: ardoz joatea.

Gehienetan, nafar ostalaritzak sortzen dituen pintxo apartekin batera eskatzen da. Bestetan, plazer puruarengatik besterik ez da edaten, patxadaz dastatuz, adiskideekin edo eta ostatuan ezagutu berri den harekin solasean aritu bitartean.

Batezbestekoen arabera, urte batean zehar nafar batek 11 litro ardo edan ditzake. Datu horrek, mota askotako mahatsak eta bodega ezberdinak dastatzeko ematen du. Zorionez, sobera dago. Nafarroako Sor-Markak 110 bodega baino gehiago biltzen ditu, laborantza baimendurako 11.000 hektarea ingururekin.

Horregatik, ardoari buruz hitz egiterako orduan, Nafarroako heterogeneotasun ospetsua ugaritzen da. Ez da batere arraroa Iruñeko Estafeta kalean, eskutan ardo beltza daramaten pertsonak topatzea. San Nikolas kalean “La calle en Rosa” ospatzen den aldian, ardo gorria da gehiengoa hartzen duena.

Hau guztia tuteratar batek Sauvignon Blanc bat gozatzen duen aldi berean ematen da, edota korellatar batek gauza berdina egiten duenean Chardonnay batekin kale Nagusian edo elizondar batek Garnacha batekin Jaime Urrutia kalean. Bakoitzak bere gustukoenarekin, baina guztiak ardo on batekin.

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies