Uztailak 6aren 11.59ak dira. Plazan, momentu horretara iritsi arte egutegitik egunak ezabatzen egon den jendetza pilatuta dago. Balkoi udalbatzatik pertsona batek oihu egiten du “lesakarrok, ¡viva San Fermin!, gora San Fermin!”; suziriaren mukiari su ematen dio eta San Fermin jaiei hasiera ematen zaie. Lesakarrok baina? Ez al da ba iruindarrok? Zuzena da ordea.
Iruñea da munduko arreta-gunea bereganatzen duena, baina ez da San Fermin ospatzen duen Nafarroako herri bakarra. Deskribatu berri dugun irudia Lesakan gertatzen da, Nafarroako Pirinioetan. Festak eta zuri-gorriak Lesaka gainezkatzen dute Iruñean gertatzen den egun eta ordu berdinean. Jendetza gutxiagorekin, hori bai, baina bertako tradizio batzuek San Fermin hauek ikuskizun gogoangarri bihurtzen dituzte: Dantzari lesakarrak ikustea, urtean egun bakar batean dantzatzen dutela, uztailaren 7an, Onin ibaiaren ertzean bizitza arriskatzen duten bitartean ez du inor epel uzten. Modu honetan, Lesakak XV. mendean herriko auzoen arteko bakea sinatu zuela gogoratzen du.
Egia erran, Nafarroan zuri-gorria uda osoan zehar gailentzen da. Eguraldi onaren etorrerarekin batera, herri guztiek beren jai herrikoiak ospatzen dituzte. Familia handi bat izango balira bezala, guztien artean gonbidatzen dira herriz herri jaiak elkarrekin ospatzeko. Eskualde mailara zabaldutako “gaur nire etxean eta bihar zurean” antzekoa.
Tutera, Nafarroako bigarrengo hiririk jendeztatuena, Santa Anari gomendatzen da uztaileko 24 bakoitzean, nahiz eta meza ematea 26ean izan. Tuterako entzierroa korrikaldi apartak eskaintzeagatik bereizten da, izan ere, bere ibilbidean zehar masifikazio txikiagoa du. Asteburuetan, tuteratarren poza partekatzera joaten den Nafarroa erdiaren anfitrioi bihurtzen da.

Origen: https://sites.google.com/site/m1a2saravidorretatudela/costumbres-y-fiestas
Tuterako jaiak amaitzen direnean, hurreneko derrigorrezko geldialdia Lizarran da. Abuztuko lehenengo astean Lizarra zuri-gorriz tindatzen da Puy-ko Ama Birjina eta San Andresen omenez. Entzierroa, jakina, jaien erakargarri nagusienetarikoa da berriro ere. Hala ere, su artifizialak, txosnak, pintxoak beren ardoarekin, festa eta alaitasunak oro har ez dira gutxiagorako ere. Asteburuan zehar Nafarroa osoa hurbiltzen da Lizarrara haien poza partekatzera.
Abuztuan, Tafallak, Iruñetik ia 35 kilometrotara, Espainia osoko entzierro korrikalariak jasotzen ditu (abuztuak 14-20). Korrikalariek, babes bila, beren burua “Nuestra Señora de la Asunción”-en kargu uzten dute San Fermineri utzi ordez, eta, badirudi Ama Birjinak lasterketa ederrekin saritzen dituela.
Hau, soilik festarik garrantzitsuenak aipatzeagatik izan da, baina egia erran, uda ailegatzen denean, Nafarroa osoa zuri-gorriz tindatzen da beren zaindariaren jaiak ospatzeko. Baita ondokoarenak ospatzeko ere.