San Ferminek ere euskaraz

Festa egun gehiago bizi izan dira jada geratzen direnak baino, baina badago non gozatu geratzen diren jardunaldietan. Jaiak euskara eta napar kultura goraipatuko ditu gaur, hamaika ekitaldirekin.
Foru Enparantzan, sanferminetan folklore eta tradizioen ardatza izan den plazan, herri-kirolak izango dira izar nagusi gaurkoan 12etatik aurrera. Hamarkadaz-hamarkada landa eta herrietan egiten ziren lanak erakustaldi eta kirol bihurtu diren honetan, ikuslegoak horiek gozatzeko aukera izango du: 4X4 sokatira lehiaketa eskainiko da hasteko eta emakume aizkolarien agerraldia gerora. Bukatzean, Kañamares anaiek enborrak aitzurraz moztu eta taulak egingo dituzte.
Momentu berean, beste tradizio bat, kantuz kantu, hartuko du Sarasate Pasealekua: jota kantaldia Raimundo Lanas tuterako eskolaren eskutik. Leku horretan bertan, arratsaldez eta 19:00etan, Eidabe konpainiak dantza eta antzerki ikuskizuna eskainiko du: Txapela buruan eta dantza munduan. Lekukoa txontxongiloek hartuko dute, 20etan, umeen barre algara artean. Askatasun plazan, Bihar Taldea-k, harritzeko ipuinak kontatuko ditu: Tartalo eta sorgiña.
Guztien artean ekitaldi batek distira berezia izango du bihar, izarrak datozte eta Iruñera: estatutoko jazz eta flamenko musikari onenak, Javier Colina, Josemi Carmona eta Bandolero. Nazioartean txalotua izan den eta eder askoa den “De Cerca” diska aurkeztuko dute Compañía plazan 23:45tetan.
Bukatzeko eta betiko moduan su artifizialak, Pibierzo de Villaverde de la Abadía-ren eskutik gaurkoan, 23etan.