Category Archives: Nafarroa

Monumentuzko nafarroa

Nafarroa, arkitekturaren aldetik, aberatsa eta askotarikoa da. Donejakue bideak eragin handia izan du eraikin monumental, eder, elizkoi eta historiko horien eraikuntzan eta, horien alboan, zenbait kondaira ahaztezin eratu dira.

Done Jakue bidea Nafarroan

Xakobea bidexkak Nafarroako lurraldeak zeharkatzen dituzte iparretik hegora eta ekialdetik mendebaldera. Nafarroak Done Jakue bidearen zatirik handiena daukan probintzia da.
XI. mendearen hasieran, Sancho Garcés III.a Handiak arrazoi erlijioso, lurralde-politiko eta kulturalak zirela eta, Done Jakue bidea garatu eta finkatu zuen. Gaur egun, sortutako trazadura aldaketa gutxirekin iritsi zaigu. 1985an Gizon-Emakume guztien Ondarea deklaratu zuen UNESCO erakundeak eta 1987an Europako kontseiluak Lehendabiziko Europar Ibilbide Kulturala izendatu zuen.

Ibilaldia Iruñeko harresietan zehar

Hondarribiko, Iruñeako eta Baionako Udalak elkartu egin dira POCTEFA proiektuaren barruan, kultur eta ondarearen alorreko zenbait ekimen ustiatzeko. Kultur turismoa turismo berritzailearen joera berria da.

Iruñea eta bere gune historikoa

Gaztelu enparantza hiriaren puntu garrantzitsuenetariko bat da. Bere izena, Luis Setatiak XIV.mendean bere muturretako batean eraikitako gaztelutik datorkio. Fernando Katolikoak agindutako beste eraikin batek ordezkatu zuen hau, baina hura ere lurrera bota zuten Iruñeko Zitadela eraikitzean. Dagoeneko XIV.mendean aisialdirako eremu bezala funtzionatzen zuen, gaur egun ere funtzio hori mantendu du. 1943tik enparantza gailentzen duen kioskoa hiriaren sinbolo nabarmen bihurtu da.

Zinemaren Bidea

Azken urteotan, Nafarroa aukeratu da nazioko edo nazioarteko mailan ospe handia izan duten pelikulak filmatzeko. Zazpigarren artearen aurpegi ezagunak ikusi ditugu gurean, hala nola Oscar saria eskuratua duten Javier Bardem, Penélope Cruz, Imanol Arias, Cameron Díaz edo Martin Sheen, edota Espainiako panoramako aktore ugari, besteak beste Carmen Maura,Hugo Silva, Mario Casas, Clara Lago, Carmen Machi, Karra Elejalde edo Dani Rovira; horiek mapan kokatu dituzte Nafarroako leku enblematikoenetako batzuk film luze horiek izandako oihartzunari esker.

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies