Txupinazoak piztuko du gaur festaren garra

Udaletxeko plazako ordulariak 12ak jotzean eta Estafeta kalean San Ferminen atzera kontua daraman kronometroa 0an jartzean, hartuko du zeruko bidea festari hasiera emango dion Txupinazoak. Aurten, Dya Nafarroak piztuko du festa, Iruñako biztanleek hala nahi izan eta bozkatu zutekako. Elkartearen bi ordezkarik, Paula Ramirez-ek eta Maria Calado-k, izango dute metxari su emateko ohorea. Udaletxe Plazara gerturatzen ez direnak momentua pantaila erraldoien bitartez bizitzeko aukera izango dute, Antoniutti Parkean, Sarasate pasealekuan, Karlos III.aren etorbidean, Foru Plazan eta Gazteluko Plazan. Eztandak musikari utziko dio lekua eta 9 egunez musikari eta soinuek hartuko dituzte kaleak, gaur 12etan Sarasatetik eta Udaletxetik abiatuz.
Iruña txuri eta gorriz jantzita dagoela, Folklore Jaialdiak hartuko du Foruen Plaza 13:30etan. Bertan 20 musika eta dantza taldeek antzeztuko dituzte eskualdeko tradiziozko kanta eta dantzak. Arratsalden, 5tetan, txikien gogoak lehertzear daudela, aterako dira kalera Buruhandi eta erraldoi desiratuak. Autobus geltokitik abiatu eta, kalez kalez, dantza artean eta umeen atzean arituko dira San Ferminetako izar nagusiak diren hauek.
Zezen Plazan ere lehen hitzordua badago gaur, zaldi gainean toreatzen trebeak diren Pablo Hermoso de Mendoza, Leonardo Hernández eta Roberto Armendáriz-en eskutik.
Arratsaldeko 8etan, San Fermin bezpera nagusiak ospatuko dira San Lorenzo elizan, Iruñeko Katedraleko Musika Kapera eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eskutik: Mariano García eta Fernando Remacharen bezperak joko dituzte.
Gau aldera, egunero festa dantzan jarriko duten kontzertuak hasiko dira. Guztien artean deigarria Foru Plazan 23:30tan hasiko dena: alde batetik, Tremenda Jauriaren kumbia eta soinu dantzagarriekin eta bestetik, aurzkepenik behar ez duen Amparanoia taldearekin, musika nahasketa eta fusioaren erregina den Amparo Sánchez-ekin. Ordu horretan, euskal musikaren arima izandako Gozategi taldeak bere urteurrena (25 urte) ospatuko du Gaztelu Plazan.
Musikaren aurretik txinparta eta soinua zeruan egongo da Sanferminetako su artifizialen lehiaketaren hasierarekin: lehen partaidea Valenciatik datorren Brunchu Pyro Experience.