Iruñeko Udalak turismo-materiala berritu du “Pamplona-Iruña askoz gehiago da” esloganarekin

206.000 ale inprimatu dira, sei agiri kaleratzeko, Iruña askoz gehiago da izenburupean

Iruñeko Udalak turismo-material berria sortu du, hala orokorrak nola berariazkoak, goi-denboraldiaren hasierari begira. 168.000 liburuxka eta 38.000 plano inprimatu dira. Guztira, 206.000 informazio-ale; Iruña askoz gehiago da izenburupean, sei eduki ezberdin jasotzen dituzte, eta sei hizkuntzatan. Turismo Bulegoan eta hiriko hoteletan daude eskuragarri; eta www.pamplona.es/turismo (mapak eta planoak) webgunetik deskarga daitezke.

Materialen berreditatzeak Turismoko Plan Estrategikoaren irizpideei erantzun nahi die, bertan zera antzeman baitzen: dokumentazio guztia 2017an garatu zen markaren irudi berrira egokitu behar zela, bisitariaren galderei –Iruñean zer ikusi eta zer egin– erantzun behar zitzaiela eta, horretarako, turistei sanferminez gain Iruña askoz gehiago delako irudia eskaini behar zaiela. Material berrietan informazio osoa hiriko turismo-produktuei begira sailkatu da: Iruña harresiak dira, Iruña sanferminak dira, Iruña berdea da, Iruña toki-gastronomia da, Iruña Kultura da eta Iruña Bidea da.

Turismo-liburuxka berriak

Materialen izarra: planoa: Berritu den lehen materiala hiriaren planoa izan da: euskarriak turismo-baliabideen zerrenda berreskuratzen du (zerbitzu publikoak, bidegorriak, wifi-eremuak, hotelak, aterpeak, etab.), eta horiei hirian sortu diren gune berriak gehitzen zaizkie, hala nola Ultreia Zentroa, Donejakue Bidearen interpretazio-gunea, ikus-entzunezko osagai ugari eta irisgarritasun-irizpideekin bat egokitutako teknologiak dituena. Plano berrian lau ibilbide kokatzen dira eta horien mugarriak laburki azaltzen dira: Iruña harresitua, Donejakue Bideko tarte iruindarra, berdeguneak eta sanferminei lotutako leku esanguratsuak. Hiriaren planoa beti izaten da nolabaiteko aurkezpen-gutuna bisitariak jasotzen duen turismo-informazioan, eta gehien eskatzen den materiala. Bi liburuxka dira planoaren osagarri. Alde batetik, Iruñeko Gida, non 40 orrialdetan hiriko informazio eta datu orokorrak jasotzen baitira. Bestetik, gida horren laburpen-aldaera prestatu da kuadriptiko itxurako euskarri batean, Ibilbideak Iruñean barna izenburupean (hemen, izenburu bereko aurreko eskuorri batek jasotzen zuen edukian sakontzen da). Oraingoan 38.000 ale kaleratu dira, lau hizkuntzatan: gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa. Era berean, planoa aleman eta italiera hizkuntzetara itzuli da, eta maketatu, baina, kasu honetan, bakarrik deskargatzeko aldaerarako.

Iruñeko turismo-gida: Bertan hiriaren historiaren laburpen bat dago, jatorrietatik hasita, eta turismo gehien erakartzen duten kontu nagusiei buruzko informazioa (harresiak, sanferminak, berdeguneak, Donejakue Bidea eta gastronomia). Turismo-produktu hauetako bakoitzean, historiaren zertzeladak, horiei lotutako ondare historiko eta artistikoari buruzko informazioa, bitxikeriak eta ibilbide-planoak daude. Plano horietan gomendioak ere jasotzen dira: zer erosi, toki-gastronomian izarra den platera eta hirira iristeko eta berton mugitzeko informazio erabilgarria. Iruñeko Udalak inprimatu dituen gida-aleak 39.000 dira (gaztelaniazko 20.000, euskarazko 3.000, ingelesezko 10.000, frantsesezko 5.000 eta alemanezko 1.000).

Ibilbideak Iruñean, barna kuadriptikoa: Gida Ibilbideak Iruñean barna kuadriptiko arinean laburtu da. Dokumentu hori, hiriko Turismo Bulegoan eta hoteletan egoteaz gain, Foru Erkidegoko beste 100 puntutan banatzen ari da, eta Frantziako hegoaldeko turismo-bulegoetara eta ostalaritza-establezimenduetara eraman da. 94.000 ale (gaztelaniazko 37.000, euskarazko 7.000, ingelesezko 16.000 eta frantsesezko 34.000).

Sektore zehatzetarako

Iruña berdea da: Iruñeko sei parke garrantzitsuenak jasotzen dituen liburuxkaz (21.500 esku-orri tolesgarri) gain, natur ondarea biztanleei eta bisitariei ezagutarazteko eginda, Iruñeko Udalak toki-gastronomiaren gida ere argitaratu du (3.500 ale); eta hiruhilekoan hirian eskaintzen diren kultura- eta aisia-jardueren agenda-euskarriari formula berria eman dio (10.000 ale goi-denboraldian).

Iruñeko Gastronomia-agenda: Agenda gisa eta elebidun (gaztelaniaz eta euskaraz), urtean zehar izaten diren gastronomia-ekitaldi guztiak jasotzen ditu –bai Udalak sustatuak bai hiriko elkarteenak–: Pintxoaren astea, barazkien denboraldiak, Sabicasen pintxoaren ibilbidea, Hemingway hanburgesa, etab. Halaber, dastatze, gastronomia-bisita gidatu, berariazko bidaia-agentzia eta ostatuen berri ere ematen da. Berritasun gisa, Nafarroako apartamentuen elkarteak (APARTURNA) % 10eko deskontua eskaintzen die gastronomia-ekitaldi horietako edozeinetako bisitariei., 3.500 ale guztira.

Agenda turistikoa: Iruñeko kultura- eta aisia-jardueretan interesa dutenentzat, bertokoak zein bisitariak izan, Ekitaldi-agenda argitaratzen da iaztik. Udaberrirako euskarriaren formatua aldatu zen erosoago eta arinagoa bihurtzeko, eta oraingoan, gainera, kultur guneen kokapen-mapa hartzen du barne. Agenda hiruhilekoan behin argitaratzen da; eta goi-denboraldian 10.000 ale kaleratuko dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

one × 1 =

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies