Hurrengo urterarte, San Fermin

Arropa txuri eta zapi gorriek armairuko bidea egiten hasita dira sanferminen agur festan aio abesteko, edo behintzat, gero arte; Gabriel García Márquez-ek esan zuen legez “no llores porque ya se terminó, sonríe porque sucedió” poz artean eta tristurak alde batera utziz. Gauerdian kandelek piztuko dute Udaletxe Plaza Gaixoa Ni kantatzeko, festaren azkeneko garra. Baina bukaera dantzak baino lehen, badago non gozatu gaur ere:
Iruñako kaleetara arrisku zurrumurrua beti dakartzaten Miura zezenek zeharkatuko dute entzierroko ibilbidea gaur. Ondoren zezenketan arituko dira, Rafaelillo, Javier Castaño eta Rubén Pinar-en zapi gorrien artean.
Erraldoi eta buruhandiek agur esango dute agur ere, bederatzi dantza egun ostean merezitako atsedena gozatzeko. Goizeko 9:30 eta 13:00-a artean hriko kaleak zeharkatuko dituzte umeen atzean eta dantzak medio, Kale Nagusitik Udaletxe Enparantza bitartean. Ostera, Udalbatza San Lorentzo Parrokiara joango da San Ferminen Zortziurrena ospatzeko, Musika Kapera eta ganbera orkestraren soinuen artean.
Agur esateko momentua heldu bitartean beste hamaika aukera: herri kirolak, euskal dantzak, zezensuzkoa, jora kantaldiak, txotxongiloak edo Birjolasutu jolasgunea gozatzeko umeentzako azken aukera.
Bukatzeko su artifizialek azken egunez argituko dute kolorez Iruñako gaua, Granadako Pirotecnia Alpujarrreña-ren eskutik, 23:00tan. Bitartean, Estafeta kaleko ordularia piztuko da hurrengo urteko San Ferminak ailegatzeko zenbat falta den agertzeko.