Emakume Master Cupeko San Fermin Torneoa bueltan da Labriten

Emakume Master Cup zirkuitoa bueltan da Labriten bere San Fermin Torneoko V edizioaren finala jokatzeko. Oraingoan, Zabaleta-Gamindek eta Arrizabalaga-Osesek osatutako bikoteak izango dira finalean arituko direnak, baina aurretik, giroa berotzen joateko, Aldai-Bergara eta Garai-Galeano bikoteek hirugarren posturako lehia jokatuko dute. Aurreko edizioetako arrakastaren ondoren, Labrit pilotaz gozatzeko prest dauden hainbat pilotazalez betetzea espero da.

Oso final lehiatua izango da, bi bikoteek oso maila altua erakutsi baizuten ekainaren 17an Elizondon jokatutako finalerdietan. Bi finalerdiak guztiz ezberdinak izan ziren: Zabaleta-Gaminde Aldai-Zabalaren aurka aritu ziren emaitz estu-estua izan zuen partidan. Ez da inoiz erraza izaten Aldai txapeldunari aurre egitea, baina 22-18 emaitzarekin, bi pilotariek sasoi ederrean daudela adierazi zuten. 

Beste aldetik, Arrizabalaga-Osesek 22-5 garaitu zituzten Garai-Galeano. Hasieratik kontrolatu zuten partida, aurkariei markagailua iraultzeko eta erreakzionatzeko aukerarik eman gabe. 

San Fermin Torneoa Emakume Master Cup zirkuitoa osatzen duen torneoetako bat da. Honetaz gain, urte osoan zehar ospatzen diren beste txapelketa batzuk ere daude, Hiru Hiriburuak edo San Mateo torneoak adibidez. Horrela, emakumezkoen esku-pilota urte osoan zehar egoten da. Emakume Master Cup zirkuitoak, gainera, pilotari guztiei parte hartzeko aukera ematen die, federatuak izan zein ez.

Sanferminetakoa, jokatzen den txapela ospetsuenetako bat da. Horregatik, pilotariek gogoz eta motibazioz egiten diote aurre finalari. Olatz Arrizabalaga pilotariak badaki txapelketa irabaztea zer den, eta aurten ere errepikatzeko prest dago. Partidaren zailtasunaren jakitun da, baina «txapelketa errematatu» nahi du finalerdi on baten ostean. Honela dio: «Guk esperientzia handiagoa dugu finalak jokatzen. Oso gazteak dira, ez daude hain ohituta hain final garrantzitsuak jokatzera, orduan esperientziak finalean garrantzia izango duela uste dut, baina haiek ere asko jokatzen dute, eta nahiko partida gogorra izango da nire ustez «.

Oso gaztea izan arren, Goiuri Zabaleta San Fermin Torneoaren izen berezietako bat izaten ari da. Pilotari leitzarrak gogo eta ilusio handiz ekingo dio finalari, eta Gamindek eta berak euren jokoa egiten badute, «finala oso borrokatua» izango dela uste du. Esperientzia gehiago duten bi pilotari helduago izango ditu aurrez aurre, baina horrek ez du beldurtzen: «Beldurtu ez. Nik erronka gisa aurre egiten diot, eta irabazten badut ilusio handia egingo lidake. Ez nuke sinetsiko «, dio Zabaletak.

Finalerdietako maila ikusita, Labriteko finala zirraragarria izango da. Ikuskizuna prest dago. Orain, esku pilotaz gozatzea eta Leire Garai eta Enara Gaminde, iazko txapeldunak, nork ordezkatuko dituen ikustea besterik ez dago.

San Fermin torneoaren finaleko kartela

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

19 + catorce =

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Uso de cookies | Cookies policy

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

This web site uses cookies in order for you to have a better experience as a user. If you continue, you are in agreement with the utilization of said cookies and are also in agreement with our policy of cookies. cookies policy, Click on the link for more information.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Scroll al inicio